Politika -

Istiluak 2017ko martxoan

Iruñean atxilotutako gazteentzat 7 urteko zigorra eskatu du Fiskaltzak

Gainera, 13 urteko inhabilitazioa eta 5 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Elkarretaratzea Errenterian (Gipuzkoa). Irudia: EiTB
Elkarretaratzea Errenterian (Gipuzkoa). Irudia: EiTB
Elkarretaratzea Errenterian (Gipuzkoa). Irudia: EiTB

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskalak 7 urteko kartzela-zigorra eskatu du, 2017ko martxoan Iruñean manifestazio baten ondoren izandako istiluetan parte hartu zutelakoan, auzipetuta dauden lau gazteentzat; horietako hiru Errenteriakoak dira eta bakarra Beasaingoa.

Gainera, 13 urteko inhabilitazioa eta 5 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du fiskalak. Era berean, auzipetu guztien artean 45.000 euroko kalte-ordaina eskatu du.

Herriko hiru gazteei babesa emateko eta euren egoeraz protesta egiteko, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Errenterian. Bertan Fiskaltzaren eskakizunaren berri eman dute, prentsaurrekoan.

Zortzi hilabetez badaezpadako kartzelaldian egon ondoren, orain epaiketa noiz egin zain daude.

Altsasuko (Nafarroa) gertaerengatik atxilotuta dauden gazteen egoeraz protesta egiteko manifestazio izan zen martxoan, Iruñean, egin zutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Iruñea azken orduko berriak Errenteria bideoak Gaurko azken orduko albistea