Politika -

Adierazpen askatasuna

Amnistia Internazionala: hitz egitea arriskutsua bihurtu da Espainian

Abestien hitzak, txantxak eta iruzkinak kriminalizatu eta gogor zigortzea kritikatu du giza eskubideen defentsarako erakundeak.

Guardia Zibilaren agenteak, 'armiarma' operzioetako batean. Artxiboko argazkia: EFE
Guardia Zibilaren agenteak, 'armiarma' operzioetako batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionalaren iritzian, 2017a urte txarra izan da Espainian adierazpen askatasunari dagokionean eta, salatu duenez, "hitz egitea, sare sozialetan ere, gero eta arriskutsuagoa bihurtu da", terrorismoa goratzeagatik eta biktimak iraintzeagatik emandako 20 epaiek erakusten dutenez.

159 herrialdetako giza eskubideen urraketen inguruan urtero egiten duen txostenean, Amnistia Internazionalak gorrotoaren eta beldurraren -agintarien ahoetatik- erretorikaren ondorioez ohartarazi du, talde baztertuen diskriminazioa normaltasunez ikusteko arriskua baitago.

Espainian, Esteban Beltran Amninistia Internazionalaren zuzendariak kritikatu duenaren arabera, "gero eta beldur gehiago dago kalera irten eta eskubideak aldarrikatzeko, partikularrei, ekintzaileei eta kazetariei 'mozal legea' aplikatuta jarritako milaka zigorrengatik".

"Zigorrak aplikatzeko orduan dagoen arbitrariotasuna, Polizia nahierara jardutea eta horren ekintzak kontrolatzeko tresna eza ondorioak izaten ari dira", gaineratu du Beltranek. Hori dela eta, arrazoi horregatik abiatutako "epaiketak eta zigorrak" nabarmen igo dira.

AIk penagarritzat jo du "sare sozialetan emandako iritziak, ika-mika eragiten duten abestien hitzak eta txantxak kriminalizatu izana terrorismoaren goratzea eta biktimak iraintzea kategoria horren aitzakiarekin".

Errefuxiatuak

Espainiak ez zituen EBrekin hartutako konpromisoak bete, errefuxiatuei leku bat bilatzeko, iaz erregistratutako asilo eskariak kontuan hartuta, dio txostenak. "Giza eskubideak ez daude migrazio politiken artean", Beltranen hitzetan.

Era berean, tamalgarria da etorkinak Melillatik "berehala kanporatzea", nahiz eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu duen.

Ignacio Roblesek, Bilboko Portutik Arabia Saudirentzat ziren armen bidalketa batean ez kolaboratzeagatik zigorra jaso zuen Bilboko suhiltzaile batek, berak bizitakoa azaldu du.

"10 minuturo ume bat hiltzen da Yemenen, eta nik adin horretako bi seme ditut; negar egiteko gogoa sortzen zait horren moduko albisteen berri dudanean", onartu du suhiltzaileak. Berak jasotako zigorra "bidalketa horiekin lotura duen edozeini bidalitako abisua izan da", horren iritzian.

Urriak 1

Horrez gain, txostenak "Estatuko Segurtasun Indarrek urriaren 1ean Katalunian manifestarien aurka egindako gehiegikeriak" gaitzetsi ditu, erreferenduma dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Epaiketak bideoak