Politika -

Omenaldia

Buesaren eta Diezen familiek lore eskaintza egin dute haien omenez urteroko legez

Erakunde eta alderdi politiko guztietako ordezkariak izan dira omenaldi ekitaldian.

Lore eskaintza Fernando Buesaren eta Jorge Diezen omenez. Argazkia: EFE.
Lore eskaintza Fernando Buesaren eta Jorge Diezen omenez.
Erakunde eta indar guztiak Fernando Buesa eta Jorge Diezen lore eskaintzan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Buesa buruzagi sozialistaren eta Jorge Diez bizkartzainaren familiek lore eskaintza egin dute ostegun honetan haien omenez urteroko legez. Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek ere izan dira, duela 18 urte ETAren bonba auto batek hil zituen tokian bertan.

Fernando Buesa Blanco elkarteak antolatuta, buruzagi sozialistaren alargunak, Natividad Rodriguezek, eta ertzainaren amak, Begoña Elorzak, jarri dituzte lehendabiziko arrosa gorriak beren omenezko monolitoan. Ondoren, biktimen senideek utzi dituzte loreak.

Euskadiko erakundeetako ordezkariak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru, Buesa eta Diez familien ondoan gaur. Jaurlaritzatik hainbat sailburuk, Arabako ahaldun nagusiak, Gasteizko alkateak eta Espainiako gobernuaren ordezkariak hartu dute parte.

BUESA OMENALDIA EFE

Iñigo Urkulluk Alfonso Sanchez AVTko presidentearekin hitz egiten du. Argazkia: EFE.

Indar politiko guztietako ordezkariak bildu dira Alderdi sozialistaren inguruan.  EH Bilduko legebiltzarkideek ere hartu dute parte lore eskaintzan.

Halaber, biktimen elkarteetako ordezkaritza izan da ekitaldian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Araba EAE albisteak Alderdi politikoak berriak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa