Politika -

Epaiketa

Maiatzaren 7an hasiko da Indar Gorriko 11 kideren aurkako epaiketa

Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat, talde kriminal bateko kide izatea leporatuta.

Indar Gorri taldearen agerraldi baten artxiboko argazkia. EiTB
Indar Gorri taldearen agerraldi baten artxiboko argazkia. EiTB
Indar Gorri taldearen agerraldi baten artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren maiatzaren 7an hasiko da Indar Gorri Osasunako zaletu taldeko 11 kideren aurkako epaiketa. Fiskaltzak 2 urteko kartzela-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, talde kriminal bateko kide izatea egotzita.

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, epaiketa maiatzaren 7an, 8an, 10ean eta 11n egingo dute, Iruñeko gai penaletarako laugarren epaitegian.

Joan den urtarrilaren 15ean, Nafarroako Auzitegiak 10 auzipetuk aurkeztutako helegitea atzera bota zuen. Izan ere, auzipetuetako batek ez zuen epaileak talde kriminal bateko kide izateagatik auzipetzeko erabakiaren aurkako helegiterik jarri.

2017ko apirilean Iruñeko bigarren instrukzio epaitegiak onartutako ebazpenaren arabera, 21 pertsona auzipetzeko zantzuak zeuden delitu horrengatik. Izan ere, idatzian zehazten zenez, Osasuna jarraitzeko aitzakiaz, hainbat hiritara joaten ziren "lesio delituak egiteko, larriak ziren ala ez axola gabe", edo eztabaida jendetsuetan parte hartzeko, "aurkarien jarraitzaileen aurka liskar fisikoak" bilatzeko.

Ekainean, Ministerio Fiskalak akusazio idatzia aurkeztu zuen 11 kiderentzat; beste 10 pertsonaren aurkako prozedurak artxibatu egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Berriak Politika Iruñea azken orduko berriak Gaurko azken orduko albistea