Politika -

katalunia

Sanchez aske uztea baztertu du Auzitegi Konstituzionalak

Behin behineko espetxealdiaren kontrako babes helegitea aurkeztu zuen Jordi Sanchez JxCateko bigarrenak. Atzera bota du epaileak helegite hori.

Jordi Sanchez, epaitegira bidean. Artxiboko irudia.
Jordi Sanchez, epaitegira bidean. Artxiboko irudia.
Jordi Sanchez, epaitegira bidean. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Sanchezek espetxean jarraitzea erabaki du Auzitegi Konstituzionalak, hark jarritako babes helegitea atzera bota ondoren. Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, behin behineko espetxealdian dago Sanchez iazko urritik.

JxCateko kideak eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko kideak babes helegitea jarri zuten Lamelaren erabakiaren kontra, eta biak tramitera onartu zituen Konstituzionalak.

Kataluniako prozesu independentistaren ikerketa Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak hartu zuen bere gain, eta orain, haren erabakiz daude espetxean buruzagi independentistak.

Dena dela, Sanchezek Lamelaren erabakia baliogabetzea eskatu zuen, eta Konstituzionalak aparteko pieza bat zabaldu zuen, eskaria ikertzeko. Gaur kaleratu du horren inguruko erabakia.

Inbestidura

Bien bitartean, Rogert Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak Sanchezen inbestidura-saioa deitu du jada, datorren astelehenerako, 10:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Albisteak Gaur Albisteak Auzitegi Konstituzionala Junts per Catalunya gaur