Politika -

Presoak

Xabier Reyren gorpua Iruñera heldu da

Goizean, senide eta lagunek harrera egingo diote Donibane auzoan dagoen Iratxe beilatokian.

Iritsi da Iruñera Xabier Reyren gorpua

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Rey ETA presoaren hilotza Iruñera heldu da gaur, osteguna, lehen orduan, Cadizeko Puerto III kartzelatik.

Ondoren, 10:00etan, senide eta lagunek harrera egingo diote Donibane auzoan dagoen Iratxe beilatokian.

Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak espainiar Estatuak mantentzen duen "salbuespenezko espetxe politika suntsitzaileari" egotzi dio Xabier Rey Urmenetaren, espetxean hilda aurkitu zuten presoaren, heriotza.

Presoen senideen elkarteak agiri batean, astezken honetan, jakitera eman zuenez, Xabierren heriotza ekidin zitekeen, "espetxe politika ankerraren ondorioa" izan baita. Ildo horretan, uste dute espetxe politika horrek Xabier Reyren heriotzaren gisako "egoera lazgarriak eragiten jarraitzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur Presoak bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken orduko albistea