Politika -

Martxoak 8

23 hutsunerekin egin du bilkura Eusko Legebiltzarrak

EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko legebiltzarkideek alde egin dute, eserlekuak hutsik utzita, sindikatuek eta mugimendu feministek deitutako grebarekin bat egiteko.

Legealdi honetan, emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Legealdi honetan, emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoak 8ko greba feminista Eusko Legebiltzarrean ere ikusi izan da, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko legebiltzarkide emakumezkoek alde egin baitute, eserlekuan hutsunea utzita.

EAJren eta PPren ordezkariek baino ez dute erabaki osoko bilkuran parte hartzea, Barkartxo Tejeria (EAJ) presidente buru dela. Oraingo legealdian, emakumezkoak (40) gizonezkoak (35) baino gehiago dira.

EH Bilduko 12 ordezkariek, Elkarrekin Podemosen bostek eta PSE-EEren seiek bat egin dute sindikatuek eta mugimendu feministak deitutako grebarekin.

EAJren kasuan, jeltzaleen 28 ordezkariek 15 minutuko elkarretaratzea egin dute eguerdian, alderdiak egindako deialdietan parte hartzeko.

Elkarretaratzea, Legebiltzarraren kanpoaldean. Argazkia: EFE

Elkarretaratzea, Legebiltzarraren kanpoaldean. Argazkia: EFE

PPko ordezkariek ere bilkura egin dute, Emakumeen Eguna dela eta, eta Legebiltzarrak ekitaldi ofiziala deitu ez duela kritikatzeko.

Gainera, PPko legebiltzarkideen kasuan, emakumezkoek soilik parte hartu dute eztabaidetan.

Elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurrean

50 lagun inguru bildu dira gaur Nafarroako Parlamentuaren aurrean Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko; ekimenean, Gobernuko eta Parlamentuko presidenteak izan dira buru.

Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak elkarretaratzearen amaieran hedabideei adierazi dienez, emakumeok "oraindik desberdintasun" egoerak bizi behar dute egunero.

Hori dela eta, antolatutako elkarretaratzeetan parte hartzera gonbidatu die herritarrei, "emakumeok planto egiten dugula" adierazteko; izan ere, gaurkoa "greba historikoa" da, eta "berdintasuna, begirunea eta askatasuna" aldarrikatzen jarraitzeko greba da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Grebak gaur Eusko Legebiltzarra albisteak EH Bildu PSE-EE Gipuzkoa Euskadiko PP berriak Podemos Ahal Dugu Euskadi Matxismoa gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Emakumeen Nazioarteko Eguna