Politika -

Agiria

Sakabanaketa aplikatzen dutenei egotzi die EPPK kolektiboak Reyren heriotza

Taldeak gogorarazi duenez, presoa 2008tik zegoen kartzelan erregimen itxian eta isolatuta, "salbuespeneko" neurrietan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EPPK euskal presoen kolektiboak sakabanaketa martxan jarri zutenei, orduan babestu zutenei eta politika bertan behera uztea "irmoki" eskatzen ez dutenei egotzi die Xabier Rey ETAko presoaren heriotza.

Presoek, hala, naiz.info web guneari igorritako ohar batean, doluminak eta elkartasuna helarazi diete Reyren senideei. Presoa hilda aurkitu zuten Cadizko Puerto III kartzelan.

EPPK kolektiboak gogorarazi duenez, presoa 2008tik zegoen kartzelan erregimen itxian eta isolatuta, "salbuespeneko" neurrietan, eta ETAko presoei "modu iraunkorrean eta sistematikoan" aplikatzen zaizkie.

EPPKren iritzian, urruntze eta sakabanaketa politika aplikatzen dutenak dira erantzule nagusiak, ondoren "politika hori txalotu eta babestu zutenak" eta, azkenik, gaur egun dispertsioa bertan behera uzteko beharrari muzin egiten diotenak.

Kolektiboak hiru dolu-egun deitu ditu kartzeletan. Zentro bakoitzean modu ezberdin batean adieraziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak ETA albisteak Albisteak