Politika -

Auzitegi Gorena

Llarenak asteleheneko Osoko Bilkuran parte hartzeko baimena ukatu dio Sanchezi

Jordi Sanchezen defentsak Giza Eskubideen Europako Auzitegira joko du horren eskubide politikoak babesteko.

agetnziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak asteleheneko, martxoaren 12ko, Osoko Bilkuran parte hartzeko baimena ukatu dio Jordi Sanchez (JxCat) Generalitateko presidentegaiari. Era berean, espetxetik ateratzeko asteazkenean Sanchezen defentsak egindako eskaera ukatu du Llarenak.

Defentsak astelehena heldu baino lehen erantzuteko eskatu zion Llarenari, eta Goreneko epaileak garaiz erantzuten ez bazuen edo baimena ukatzen bazion Giza Eskubideen Europako Auzitegira joko zutela iragarri zuten. Auzitegi horretan, Sanchezen askatasuna eskatuko dute berriro bere eskubide politikoak erabil ditzan, joan den urriaren 16tik behin-behineko espetxealdian baitago.

Hori horrela Goreneko epaileak bi eskakizunak ukatu ditu. ANCko buruaren eta beste agintari nazionalisten aurkako prozedura bideratzen du Llarenak ustezko matxinada edo sedizio delituengatik.

Fiskaltza ere, eskakizun biak ukatu ditu Gorenaren aurrean. Herri akusasioak, ordea, ez du horren inguruan oraindik ezer esan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Auzitegi Gorena Eguneko albisteak