Politika -

Nafarroako Parlamentua

Ana Beltran (PPN) Soziolinguistika Klusterrari: 'Molestatzeko etorri zarete'

Nafarroa “Hego Euskal Herria” bezala izendatzeagatik Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak kritikatu ditu Ana Beltran PPko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuan.

Ana Beltran PPNko bozeramailea. Argazkia: EFE
Ana Beltran PPNko bozeramailea. Argazkia: EFE
Ana Beltran PPNko bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Molestatzeko eta min emateko etorri zarete", esan die gaur Ana Beltran PPNko bozeramaileak Soziolinguistika Klusterreko ordezkariei Nafarroako Parlamentuan.

Nafarroa “Hego Euskal Herria” bezala izendatzeagatik gonbidatuak gogor kritikatu ditu Beltranek. Hizkuntza “arma gisa” erabiltzea egotzi die. “Nafarroa Hego Euskal Herria ez dela ondo baino hobeto dakizue”, aldarrikatu du.

Ordezkarien agerraldia “nafarren gehiengoarenganako eta oso ongi ezagutzen duten errealitate politiko batenganako errespetu falta” izan dela adierazi ondoren, aretotik atera da PPNko bozeramailea.

Euskararen erabilera Nafarroan

1993tik euskararen erabilerak “beherakada txikia” izan duela azaldu du Soziolinguistika Klusterraren ordezkaritzak, baina azken bost urteetan puntu bat gora egin du, % 6,7an kokatu arte.

Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko bulego teknikoko kideak, Imanol Larrea Klusterreko zuzendariak eta Iñaki Martinez soziolinguistak agerraldia egin dute, euskararen erabileraren inguruko inkestaren emaitzak aztertzeko.

Zentzu horretan, Foru Erkidegoko kaleetan euskararen erabilera “orokorrean” bere horretan mantendu da azken urteetan, azpimarratu dutenez.

Nafarroako 32 udalerritan 6 orduz izandako elkarrizketak aztertu dituzte; guztira, ia 25.000 elkarrizketa eta 68.000 hizlari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Parlamentua Nafarroako PP