Politika -

Giza katea

Abian da Gure Esku Dagok ekainean antolatutako giza katean izena emateko epea

Herriz herri aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira tokian tokiko taldeak. Aurkezpenekin batera zabaldu dira izen-emateak. Horrez gain, internet bidez ere egiteko aukera

Gure Esku Dagoren giza katea
Gure Esku Dagoren giza katea
Gure Esku Dagoren giza katea

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatutako giza kate erraldoian izena emateko epea zabalik dago gaurtik aurrera. Herriz herri aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira tokian tokiko taldeak. Internetez ere saretzeko aukera zabalduko da webgunean datozen egunetan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak 100.000 pertsona baino gehiago bildu nahi ditu, eskuz esku, arrazoiez betetako zapiekin. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da mobilizazioa.

Bestalde, Herritarron Itunerako arrazoi bilketa ere martxan dago. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mahai-inguru zikloa amaitzearekin batera hasi dira saio parte hartzaileak herrietan.

Giza katearen aurkezpen ekitaldietako batzuk Martxoak 2Galdakaon 19:00etan Usurbe Antzokian Martxoak 10Donostian 19:30ean Bulebarrean Bergaran 12:00etan Irizar Jauregian Zumaian 11:00etan Alondegian Martxoak 11 Errenterian 12:00etan Niessen Aretoan Martxoak 14 Elorrion 19:00etan udaletxean Martxoak 17 Tolosan 17:30ean Leidor Antzokian Galdakaon 12:30ean Torrezabal kultur etxean Martxoak 21 Sestaon 18:45ean Sestaoko herri liburutegian Abadiñon 19:00etan Txanporta kultur etxean Bilbon (Uribarri) 19:00etan Auzo Faktoryn

Martxoak 23 Bilbon (Alde Zaharra) 19:00etan La Bolsan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gure Esku argazkiak Albisteak