Politika -

Hauteskunde-hitzorduetan

Boza-txartel guztietan Podemoseko marka egongo dela bermatu du Iglesiasek

Podemoseko idazkariak argitu adierazi duenez, "aldaketaren adierazle nagusia da Podemos, eta bere izena agertu behar da hauteskunde-hitzordu guztietan".

Pablo Echenique eta Pablo Iglesias. Argazki: EFE
Pablo Echenique eta Pablo Iglesias. Argazki: EFE
Pablo Echenique eta Pablo Iglesias. Argazki: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak larunbat honetan argitu duenez, datozen hauteskunde-hitzorduetan (udal hauteskundeak, autonomikoak eta Europa mailakoak) Podemoseko marka hauteskunde-txartel guztietan azalduko da nahitanahiez.

Podemoseko Estatu mailako Herri-Batzordean egin ditu Iglesiasek adierazpen horiek. Batzar hori bildu da larunbat honetan datozen hauteskundeei begira euren hauteskunde-estrategia zehazteko asmoz. "Aldaketaren adierazle nagusia da Podemos, eta bere izena agertu behar da hauteskunde-hitzordu guztietan", Podemos parte den udaletxe batzuetako zenbait marka salbu.

"Duela lau urte hauteskundeetara aurkeztu ginen, eta lortutakoagatik harro sentitu behar gara", adierazi du Iglesiasek. Podemoseko buruak azpimarratu duenez, "arau orokorra izango da Podemos izena boza-txartel guztietan egotea".

"Udaberri soziala hastera doa", iragarri du, eta gaineratu du euren helburua dela udaletxetan lortutako garaipenak berriro lortzea, autonomia erkidegoetan garaipen gehiago eskuratzea, eta 2020ko hauteskunde orokorrera begira, indartsuago bihurtzea. "Podemoseko jarraitzaileen babesa jasotzen jarraitzen badut, nire asmoa da Espainiako hurrengo presidentea izatea", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Unidas Podemoseko buru ohia Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken orduko albistea Podemos Podemos Ahal Dugu Euskadi