Politika -

Espetxe politika

Bigarren gradura pasatzea ukatu die Espetxeetako Zuzendaritzak ETAko hainbat presori

Horrenbestez, preso horiek ezingo dute espetxe onurarik eskatu, horretarako ezinbestekoa baita bigarren graduan egotea.

Dozenaka mila lagun, urtarrilean presoen alde Bilbon egindako mobilizazioan. Argazkia: Sare
Dozenaka mila lagun, urtarrilean presoen alde Bilbon egindako mobilizazioan. Argazkia: Sare
ETAko presoen eskari guztiak atzera botatzen ari da Espainiako Gobernua

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzak atzera bota ditu ETAko 54 presok lehen gradutik bigarren gradura pasatzeko azken asteetan egindako eskaerak, EFE albiste agentziaren arabera.

Lehen gradua kartzelako erregimenik zorrotzena eta gogorrena da, eta maila horretan dauden presoek ezinezkoa dute espetxe onurak galdegitea. Baimenak edo onurak eskatzeko ezinbestekoa da bigarren graduan egotea.

Horrenbestez, erabaki honekin espetxe onurak eskatzeko bidea itxi die Espainiako Gobernuak.

ETArengandik urrundu ez direla eta erakunde armatua desegin ez dela izan dira preso horien eskakizunak atzera botatzeko Espetxeetako Zuzendaritzak erabili dituzten argudioak, EFE agentziaren arabera.

Bestalde, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Kooperazio idazkari nagusiak esan du "albiste txarra" dela Espainiako Gobernuak ETAko presoei bigarren gradura pasatzea ukatu izana.

"Legea ezin da aitzakia izan. Legeak politika ezberdinak egitea ahalbidetzen du, eta horren erakusgarri da Frantzian urrats ezberdinak ematen ari direla", azpimarratu du ETBn egindako adierazpenetan.

Egun, Espainiako kartzelatan 250 euskal preso inguru daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua