Politika -

Katalunia

JxCATek eutsi egingo dio Jordi Sanchezen hautagaitzari

Jordi Sanchez Generalitateko presidente izendatzeko "denbora legala" badagoela uste du eta, ondorioz, ez du beste presidentegairik aurkeztuko.

Eduard Pujol Junts per Catalunuyako bozeramailea. Argazkia: EFE
Eduard Pujol Junts per Catalunuyako bozeramailea. Argazkia: EFE
Eduard Pujol Junts per Catalunuyako bozeramailea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduard Pujol Junts per Catalunyako parlamentarien bozeramaileak esan du Jordi Sanchez Generalitateko presidente izendatzeko "garaiz" dabiltzala eta, ondorioz, beste presidentegairik aurkeztuko dutela erantsi du.

JxCATeko buruzagiak Carles Puigdemontekin bildu dira gaur Bruselan eta ondoren agerraldia egin du Pujolek.

"Jordi Sanchezen hautagaitza defendatzen jarraitzen dugu; presidente izendatzeko denbora legala badugu oraindik", adierazi du.

Gauzak horrela, hauteskundeak deitzeko aukera "itxita" dagoela eta Kataluniak Gobernuak izango duela azpimarratu du.

"Gobernua izango dugu eta gobernu horrek Errepublika egiteko helburua izango du, boto-emaileek emandako mandatua beteta", agindu du.

Joan den astelehenean, Jordi Sanchezek helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, Kataluniako Parlamentuko inbestidura saiora joateko libre uzteko eskatuz.

Gorenak bost eguneko epea eman zien aldeei, errekurtsoari buruzko alegazioak aurkezteko. Epea datorren astean amaituko da eta ondoren data bat ezarriko dute erabaki bat hartzeko.

Junts per Catalunya Puigdemont bilera Bruselas EFE

(Junts per Catalunyak bilera egin du Bruselan. Argazkia: EFE)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Hautagaiei buruzko albisteak Kataluniako hauteskundeak Junts per Catalunya gaur