Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sare plataformaren batzarra Donostian, martxoak 24

Politika

PRESOAK

Presoak hurbiltzeko Frantziak emandako 'urrats txikiak' nabarmendu ditu Sarek

EITB.EUS

2018/03/24

Espainiak, berriz, jarrera 'inmobilistari' eusten diola esan du presoen aldeko plataformak. ETAren amaiera gertu egon litekeen uneotan, 'gorrotoan' oinarritutako justiziak ez duela lekurik esan dute.

1:30
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Sare presoen eskubideen aldeko plataformak urteko batzarra egin du gaur Donostian. Azken hiru urteotako ibilbidearen gaineko gogoeta egin, eta aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte. Besteak beste, Frantziak presoak Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara hurbiltzeko egindako urratsak azpimarratu dituzte. ETAren amaiera gertu egon litekeen uneotan, "gorrotoan" oinarritutako justiziak ez duela lekurik esan dute.

Sareren arabera,  "garai berri baten aurrean" gaude, eta Estatu espainiarraren "politika inmobilista bukatzea" ezinbestekoa da, gatazkari "irtenbide demokratikoa" emateko.

Euskal  sindikatuetako ordezkaritza zabala, eta Sortu,  EH Bildu eta Podemos alderdietako ordezkariak egon dira batzar orokorrean gonbidatu gisa. Lehen hitzak euskal gizartearentzat izan dira, "euskal gatazkari irtenbide demokratikoa" bilatu nahian kalera atera diren herritarren ahalegina aitortzeko.

 

"Eta sei urte igaro diren arren ETAk borroka armatua utziko zuela erabaki zuenetik, Estatuen jarrera inmobilista da"

Parisek euskal preso batzuk gerturatzeko eman dituen urratsen aurrean, Espainiako Gobernuak duen jarrera salatu du Sarek. Elkarlanean jarri du begirada, eta  Aieten, Luhuson edo Baionan egindako lana azpimarratu du. "Aurrera egiten ari gara. Euskal jendartea urrats sendoak ematen ari da bortxen garaia ixteko. Helburua elkarbizitzarako espazio amakomun eta kolektiboa da. Eta sei urte igaro diren arren ETAk borroka armatua utziko zuela erabaki zuenetik, Estatuen jarrera inmobilista da. Parisek duela gutxi eman ditu urrats ttipi batzuk euskal preso batzuk gerturatuz. Azken biak atzo bertan. Madrilek, bestalde, egoskorkeria zapaltzailea baino ez du erakutsi. Aitzitik, eta paralisiak paralisi, berretsi egiten gara: urratsak ematen ari gara, positiboak. Zentzu honetan, beste behin, euskal jendartearen jakintza goraipatu nahi dugu. Aiete, Luhuso, Baiona … lan amankomunaren mugarri eta Estatu espainiarrak saihestu nahi zuena lortu zuena gainera: ETAren armagabetze ordenatua eta egiaztatua", esan du Bego Atxa Sareko eledunak.

 

Presoen oinarrizko eskubideak defendatzen jarraituko duela esan du plataformak. Estatu Espainiarreko hainbat elkarterekin, bereziki, Madril, Andaluzia eta Kataluniakoekin, lan bateratu bat egitea dutela helburu esan du Sarek.

"Garai berriak dira. Eta honek guztiak zera pentsatzera eramaten gatu: ETAren aldetik urrats berriak etor daitezkeela. Horrek bai oraina bai etorkizuna begiratzeko modu berri bat eskatzen du, ezberdinen artean gehiago adostu eta ekimen eta proposamen berriak  sustatu",  gaineratu  du Atxak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena