Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Comin, Serret eta Puig aske egongo dira, Belgikak euroagindua aztertu bitartean

Politika

Katalunia

Comin, Serret eta Puig aske egongo dira, Belgikak euroagindua aztertu bitartean

Agentziak | Erredakzioa

2018/03/26

Bruselako Fiskaltzak uste du ez dagoela ihes egiteko arriskurik. Horrez gain, Espainiako Auzitegi Gorenari informazio gehiago eskatu dio.

  • Comin (erdian) eta Serret (eskuman), Bruselan daude. Artxiboko argazkia: EFE

    Comin (erdian) eta Serret (eskuman), Bruselan daude. Artxiboko argazkia: EFE

    Comin (erdian) eta Serret (eskuman), Bruselan daude. Artxiboko argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Bruselako Fiskaltzak jakinarazi du Belgikan dauden Kataluniako hiru kontseilari ohien –Toni Comin, Lluis Puig eta Meritxell Serret- abokatuekin harremanetan dagoela, auzipetuek ihes egiteko arriskurik antzeman ez duela eta, ondorioz, hirurak atxilotzeko agindurik ez ematea erabaki duela.

Ministerio Publikoak ohar bidez azaldu duenez, hiru politikari independentistak "Belgikako justiziarekin kolaboratzeko prest daudela esan digute haien abokatuek; horregatik eta ihes egiteko arriskurik ez dagoela ikusita, ez dugu Serret anderea eta Comin eta Puig jaunak bilatzeko agindurik eman".

Horrez gain, Bruselako Fiskaltzak "informazio osagarria" eskatu dio Espainiako Auzitegi Gorenari, kasua aztertzen jarraituko ahal izateko. Ez dute argitu zer den zehazki galdegin dutena.

Oraingoz, Serretek, Cominek eta Puigek ez dute Bruselako instrukzio epailearen aurrean deklaratu beharko.

Bruselako Fiskaltzak zehaztu du Espainiako Auzitegi Gorenak joan den ostiralean emandako atxiloketa aginduak dituztela aztergai, eta ez Auzitegi Nazionalak 2017ko azaroan eman zituenak.

Bestalde, ez dute argitu nahi izan prozedurak nola jarraituko duen aurrerantzean. Nobedade garrantzitsuren bat egongo balitz, horren berri emango luketela erantsi dute.

Euroaginduen erabakia 60 egunen buruan etor liteke

Aurreikusitakoaren arabera, Fiskaltzak instrukzio epaile bat izendatuko du, horrek 24 ordu ditu euroagindua Legearen araberakoa ote den, espetxe zigorra ezar litekeen edo baztertzekoa den zehazteko. Epaileak badaezpadako neurriak ezarri ahal ditu auzipetuek ihes egin ez dezaten.

Dena dela, kontseilari kargugabetuen defentsek helegitea aurkeztuko dutenez, auzia Instrukzio Aretoaren esku geratuko da. Kasu honetan, epaileak 15 egun ditu euroagindua aztertzeko. Aldeek errekurtsoak aurkez ditzakete, aurrena Apelazio Auzitegian, eta gerora, Kasazio Auzitegian.

Bi kasuetan, aretoek 24 orduko epea dute errekurtsoa tramitera onartzen duten erabakitzeko; eta 15 egunekoa, euroagindua onartzeko edo errefusatzeko.

Europako legediaren arabera, euroaginduak 10 eguneko epean gauzatu behar dira, baina horretarako kaltedunak berak euroagindua onartu behar du. Kontra azaltzekotan, 60 eguneko epea dago, eta muturreko kasuetan, beste 30 egun gehitu behar zaizkio prozesuari.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena