Politika -

Aurtengo aurrekontuak

Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordioa iragarri du Albert Riverak

Nolanahi ere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak. EAJk dauka giltza orain, eta esan du 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituela babestuko.

Rivera, gaur, akordioaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Aurrekontuak babesteko akordioa lortu dute PPk eta Ciudadanosek

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak 2018ko Estatuaren Aurrekontu Orokorrak babesteko Espainiako Gobernuarekin akordioa egin duela iragarri du gaur, astelehena. Hori dela eta, Riveraren alderdiko 32 diputatuek Mariano Rajoyren aurrekontuen proiektua babestuko dute. Bihar ministroen kontseiluan onartzea aurreikusi dute.

Kongresuan emandako prentsaurreko batean, Riverak bere alderdiaren jarrera zuritu egin du eta, azaldu duenez, berak hainbat neurri onartzea lortu du babesaren truke: PFEZa murriztea, formakuntza kontratua duten gazteei soldataren osagarria ematea (2017ko inbestidurarako akordioan ere jasota zegoen, baina orain arte ez dute onartu) eta Pilar Barreiro PPren Senatuko taldetik kaleratzea, Auzitegi Gorena ikertzen hasi delako, 'Punikoa' auzia dela eta.

"Gobernuak ondo baino, hobeto daki eserleku kopurua zenbatzen eta, Ciudadanosen babesa barik, ezin dituzte aurrekontuak onartu", baieztatu du Riverak agerraldian.

Halere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak, hortaz, EAJk dauka giltza orain. Jeltzaleek behin baino gehiagotan esan dute Katalunian 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituztela babestuko.

Barreirok alde egin eta gero, bidea argitu egin zen eta, horri esker, kontuei erreforma "politikoa eta soziala" emateko moduan egon dira, Riveraren hitzetan.

Gobernuari, baina, Ciudadanosen babesaz gain, EAJrena ere behar du.

Halere, Riverarentzat hori ez da oztopo izango, "egintzat" ematen baitu jeltzaleen babesa, bere esanetan, "inori" ez bailitzaioke bururatuko "pribilegioak" eta "kuponazoa" ematea, trukean bost eserleku horiek adostuta izan gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Rajoy albisteak Espainia argazkiak Ciudadanos alderdia Eguneko albisteak Albert Rivera Aurrekontu Orokorren azken ordukoa