Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kataluniako politikari presoen aldeko manifestazioa Bartzelonan, apirilak 15

Politika

MANIFESTAZIOA, IGANDE HONETAN

Preso independentistak aska ditzatela eskatu dute milaka lagunek Bartzelonan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/04/15

Preso diren politikari independentistak askatzea eta erbestean daudenak itzuli ahal izatea eskatu dute 750.000 bat lagunek, deialdiaren antolatzaileen arabera.

1:38
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bartzelonako Espainia Plaza jendez lepo dago igande eguerdi honetan, preso independentisten askatasuna aldarrikatzeko, alderdi independentistek eta elkarte zibilek deitutako manifestazioarekin bat eginda. Kataluniako banderak eta ikur independentistak daramatzate, eta "Bahiturik ez" bezalako leloak irakur daitezke euren pankartetan.

"Eskubide eta askatasunen alde, demokrazia eta batasunaren alde, etxean nahi zaituztegu!" da manifestazioaren leloa, eta Espai Democràcia i Convivència plataformak antolatu du hitzordua. ANCk, Omnium Culturalek, eta Kataluniako CC.OO.k eta UGTk osatzen dute plataforma hura. Manifestazioa berandu abiatu da, jende ugari bildu baita, Espainia Plazatik, Parallel Etorbidetik, eta Hiru Tximinia zonaldean amaituko da, han bertan izango baita amaierako ekitaldia.

Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 315.000 lagunek parte hartu dute igande honetako martxan. Antolatzaileen arabera, orede, 750.000 lagun inguru izan dira manifestazioan.

Amaiera-ekitaldia

Ibilbidean zehar, hainbat oihu bota dituzte parte-hartzaileek, hala nola, "Ez zaudete bakarrik", "Bake-lagunak gara", "Askatasuna preso politikoentzat", "Puigdemont, presidente".

Manifestazioa 13:45ak aldera amaitu da, eta antolatzaileek agiria irakurri dute, eta Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten senideek, aldiz, eskutitz bana (presondegitik bidalitako gutunak). Gainera, espetxean dauden Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Turull, Carme Forcadell, Dolors Bassa, Raul Romeva eta Josep Rull ere aske uzteko eskatu dute.

Sei hilabete dira Oriol Junqueras, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart espetxeratu zutenetik.

Kataluniako sindikatuak

Javier Pacheco Kataluniako CC.OO. idazkari nagusiak manifestazioan parte hartzeko deia egin du, Espainiak bizi duen "inboluzio demokratikoaren" aurka egiteko, Kataluniako erakundeak berreskuratzeko eta Gobernua osatu ahal izateko.

Bestalde, Kataluniako UGTren idazkari nagusi den Camil Rosek azpimarratu du premiazkoa dela Gobernua osatzea, agenda politikoa eta soziala abian jartzeko. "Ez da unea epaiketak, 155. artikulua edo atxiloketak izateko", adierazi du martxan parte hartu aurretik, kazetarien aurrean.

PDeCAT

Marta Pascal PDeCATeko koordinadotzaileak preso independentistak aska ditzatela eskatu du, eta atzerrian dauden politikari katalanen itzulera, zigorrik gabe. "Askatasun kolektiboaren eta indibidualaren alde borrokatu behar dugu, askatasunik ez duen jendea ere dagoelako", esan du. Gainera, adierazi du Katalunian Gobernua osatu behar dela lehenbailehen, "155. artikulu ziztrinarekin amaitzeko".

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea ere Bartzelonako martxan izan da, eta esan du ezinbestekoa dela fronte bateratua sortzea independentismoaren aurka Estatuak abiatutako ekintzari aurre egiteko: "transbertsalak eta anitzak garenean, eskubideen eta demokraziaren defentsan batzen garenean, geldiezinak gara".

Manifestaziora joateko espetxeratuen deia

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta kartzelan diren Jordi Sanchez nahiz Jordi Turull JxCateko diputatuek Bartzelonako kaleak betetzeko deia egin diete herritarrei. 12:30ean hasiko da "Espai Democracia i Convivencia" plataformak kartzelan diren politikari subiranisten eta erbestean direnenen askatasuna eskatzeko manifestazioa.

Jordi Sanchez ANCeko presidente ohiak 6 hilabete betetzen ditu gaur espetxean, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak bezala. Twitter bidez zabaldutako mezuan, "gaur 12:30ean bete dezagun Parallela" eskatu du. Llarena epaileak aste honetan bertan presidente inbestitzeko aukera ukatu dio. "Elkarbizita, zibismoa eta mundu guztiarekiko errespetuta gailendu dadila, pentsatzen duena pentsatzen duela ere" idatzi du.

Carles Puigdemontek ere Twitter aukeratu du jarraitzaileei idazteko: "guztion artean berriz ere josiko dugu Estatu autoritario honek urratzen digun askatasuna". "Bake eta duintasun manifestazio itzela izango da:

Estremerako kartzelan dagoen Jordi Turull diputatuak ere mezu hau zabaldu du Twitter bidez: "zuetako askok Bartzelonako kaleak askatasun oihuz beteko dituzue. Guk hiru kartzela duintasunez beteko ditugu".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena