Politika -

MADRILEN EPAITUAK

Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietari babesa agertu die EH Bilduk Azpeitian

Aste honetan epaitu dituzte Madrilen, 2013an Ingurumen diputatu eta GHK Partzuergoko presidente zirenean Zubietako errauste planta egiteko lanak geldiarazteko akordioa hitzartu zutelako.

Jende ugari hurbildu da Azpeitiko ekitaldira. Argazkia: EiTB
Jende ugari hurbildu da Azpeitiko ekitaldira. Argazkia: EiTB
Jende ugari hurbildu da Azpeitiko ekitaldira. Argazkia: EiTB

MIKEL YARZA | EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk babesa agertu die Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietari Azpeitian egindako ekitaldian. Errazkin eta Intxaurrandietaren aste honetan epaitu dituzte Madrilen 2013an Ingurumen diputatu eta GHK partzuergoko presidente zirenean Zubietako errauste planta egiteko lanak geldiarazteko akordioa hitzartu zutelako.

Ehunka pertsona bildu dira Azpeitiko herriko plazan izan den elkartasun ekitaldian. Errazkin eta Intxaurrandietari babesa adieraztearekin batera kritika gogorrak egin dizkiote 155. artikuluari, Madrilen "inboluzio" joerari eta baita egun Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren kudeatzaile diren EAJri eta PSEri ere.

Errazkin eta Intxaurrandieta epaitegietara eraman eta 46 milioi eurora irits daitekeen ordainketa egin dezatela eskatzen dutela orain salatu du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko Madrilgo parlamentariak: "Madrilen joera totalitario eta ukatzailea areagotzen ari den honetan, herri bezala defendatu beharko genukeenean, eta horretarako garaiak inoiz baino presenteago dauden honetan, batzuk nahiago dute eraso horren babesle ari direnen eskutik bi euskal herritar Madrilgo epaitegi baten eskuetan utzi" esan du.

Maddalen Iriarte legebiltzarkideak hartu du ostera hitza eta "mendeku politiko" deritzona salatzearekin batera, datozen urteko Foru Hauteskundeetan jarri du fokua. EH Bildu Gipuzkoako Ahaldundira itzuli eta "interes ekonomikoen ordez gizartearen mesedetara dauden politikak" garatuko dituztela esan du: "Politika egiteko eskubidea kendu nahi izan digute, ulertu dugu, baina berri txarrak eman nahi dizkiegu. Entzun ondo: urtebete baino ez da falta EH Bildu berriz ere Gipuzkoako Diputazioan egoteko" iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa Azpeitia bideoak Epaiketak argazkiak Gizartea EH Bildu Nafarroa