Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Altsasuko gazteen aurkako epaiketa, Auzitegi Nazionalean, apirilaren 15ean

Politika

Auzitegi Nazionalean

Hasi da Altsasuko zortzi gazteen aurkako epaiketa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/04/16

12 eta 62 urte bitarteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak, terrorismoa egotzita, udalerri horretako taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskar batengatik.

  • Altsasuko gazteak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

    Altsasuko gazteak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

    Altsasuko gazteak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Altsasuko taberna batean bi guardia zibili eta horien bikotekideei eraso egiteagatik atxilotutako zortzi gazteak gaurtik aurrera epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 12 eta 62 urte arteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak horientzat, terrorismo delituak leporatuta. Epaiketak hamar saio izango ditu eta 50 bat lekukok deklaratuko dute.

APIRILAREN 16KO EGUNERATZEA: Preso dauden Altsasuko hiru gazteek bertsio ofiziala ukatu dute

Senide, lagun eta ordezkari politiko andana gerturatu dira Auzitegi Nazionalaren atarira, auzipetuei babesa azaltzera.

 

 

Epaiketa 10:00etan hastekoa bazen ere, 10:30 inguruan hasi da, Auzitegi Nazionalean.

Atxilotuak 21 eta 24 urte bitarteko zazpi gazte dira, eta 31 urteko zortzigarren bat. Guztiak hasiko dira gaur deklaratzen, Madrilgo San Fernando de Henaresko auzitegiko lehenengo atalaren epailearen aurrean, 2016ko urriaren 15eko goizaldean Altsasuko taberna batean izandako errieta batean Guardia Zibileko teniente bati, sarjentu bati eta horien bikotekideei eraso egitea egotzita.

Jose Perals fiskalak terrorismotzat jo zuen delitua, horren aburuz, taberna hartan izandako errietak Alde Hemendik izenarekin ezagutzen diren kanpainekin lotura duelako (Estatuko segurtasun indarrak Hego Euskal Herritik kanporatzeko helburua omen dute kanpaina horiek).

Amnistia Internazionala, epaiketan, begirale moduan

Gazte horien aurkako auzia Auzitegi Nazionalera bidali zuten, Auzitegi Gorenak hala ebatzita, Nafarroako Auzitegiak terrorismo deliturik ez zegoela adierazi arren. Izan ere, eskumen-galdeketa plazaratu zuen Nafarroako Auzitegiak, uste baitzuen han ebatzi behar zela auzia, baina azkenean Auzitegi Nazionalean egingo dute epaiketa. Bestalde, Amnistia Internazionala epaiketan izango da, begirale moduan, elkarte horren iritziz, ez baitago terrorismo deliturik.

Terrorismo delitua egotzi izanak hautsak harrotu ditu, gizartearen alor anitzetan ez baitute loturarik ikusten gazte horiek egin zuten erasoaren eta terrorismoaren artean. Akusazio hori gaitzesteko eta zortzi gazteei elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean Iruñean, Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak babestuta. Antolatzaileen arabera, 50.000 lagun bildu ziren Nafarroako hiriburuan. Zortzi atxilotuetatik hiruk 500 egun baino gehiago daramatzate behin-behinean preso.

Lekukoei dagokienez, 50 bat lekukok deklaratuko dute epaiketan, errietaren lekuko izan zirenak, alegia, tabernaren jabea eta zerbitzaria barne.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena