Politika -

Altsasuko auzia

Altsasuko gazteentzat eskatutako zigorrak 'gehiegikeria' direla esan du Urkulluk

Lehendakariaren iritziz, Altsasun gertatutakoa ez dator bat 'terrorismo delituaren tipifikazioarekin'.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Altsasukoentzat eskatzen diren zigorrak 'gehiegizkoak' dira Urkullurentzat

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko zortzi gazteren aurka gaur Auzitegi Nazionalean hasitako epaiketaren harira, eskatzen diren zigorrak "gehiegikeria" direla esan du Iñigo Urkullu lehendakariak. Bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik terrorismo delitua egotzi diete. Fiskalak 12 eta 62 urte arteko zigorrak eskatu ditu.

Confebaskekin enpleguari buruz ituna sinatu ostean eskainitako prentsaurrekoan hitz egin du lehendakariak gaiaz.

Auzi horrek sortutako "eztabaida" nabarmendu du Urkulluk, eta epaitzen diren gertaerak ez datozela bat "terrorismo delituaren tipifikazioarekin". Horrenbestez, zigorrak "gehiegi" iruditzen zaizkiola esan du.

"Proportzionaltasunean eta arrazionaltasunean oinarritutako justizia espero dut", gaineratu du lehendakariak. Horrez gain, "Nafarroako gizartearen gehiengoari" ere zigorrak ez zaizkiola neurrizkoak iruditzen aipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu biografia Epaiketak Eguneko albisteak Altsasu albisteak