Politika -

PP

Alfonso Alonso: 'ETAri ez diogu inoiz barkatuko'

Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak berriz baztertu du gaur ostiralean ETAk ‘egindako mina onartuz’ zabaldutako oharra.

Alfonso Alonso, Euskadiko PPren presidentea. EFE
Alfonso Alonso, Euskadiko PPren presidentea. EFE
Alfonso Alonso, Euskadiko PPren presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak berriz baztertu du gaur ETAk ostiralean kaleratutako ohar "higuingarria" eta "immorala". "Ez du axola barkamena eskatzea" esan du Alonsok, "ez diogulako inoiz barkatuko".

Autogobernuaren inguruan PPk Bilbon egindako ekitaldi batean ETAri esan dionez, "desagertzea ez da soilik gaizki zeuden arrazoiei ezetz esatea, baita beldurrari eta hiltzeko erabiltzen zuten helburuari ere".

Alonsoren aburuz, "egindako mina onartu" eta "zuzenean gatazkan parte hartu ez duten" biktimei barkamena eskatzen dien testuarekin, "Euskadiko iragana idatzi nahi du, etorkizuna erabakitzeaz gain".

Hori dela eta, PPk ez duela onartuko azpimarratu du. Era berean, "Alderdi Popularrak ETAren aurkako borrokan izandako parte hartze zuzena eta askatasunaren defentsa" baloratu ditu.

ETAk oharrean "zergatik hiltzen zuen berretsi" duela dio Alonsok. Horrez gain, "Euskadiren independentzian" oinarritutako "ereduaren proiektua ezarri" nahi duela azpimarratu du.

Bestalde, biktimei buruz hitz egiteko ETAk "hitzak krudelkeriaz bihurritzea" gaitzetsi du.  Alonsoren esanetan, "batzuk akatsa izan zirela onartu dute batetik; bestetik, berriz, beste batzuk beharrezkoak izan zirela, errua zutelako eta gatazkan zuzenean parte hartu zutelako, terrorismoaren biktima guztien errugabetasuna ukatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea ETA Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Alfonso Alonso albisteak