Politika -

Katalunia

Cominek botoa delegatzea eskatu du, inbestidurarako bidea erraztuz

Parlamentuko Mahaiak eskaria onartzen badu, Junts per Catalunyak eta ERCk presidente berria bigarren bozketan izendatzeko gehiengoa izango dute eta, beraz, ez dute CUPen babesaren beharrik izango.

Antoni Comin ERCko diputatua egun Belgikan dago. Artxiboko argazkia: EFE
Antoni Comin ERCko diputatua egun Belgikan dago. Artxiboko argazkia: EFE
Antoni Comin ERCko diputatua egun Belgikan dago. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antoni Comin ERCko parlamentariak botoa delegatzeko eskaria helarazi dio gaur Kataluniako Parlamentuari eta horrek inbestidurarako bidea erraztu egingo luke, Generalitateko presidente berria izendatzeko CUPen babesa ez zelako ezinbestekoa izango.

Comin Belgikan dago, hango Justiziak Espainiaren esku utziko duen ala ez noiz erabaki zain, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak emandako euro-aginduaren harira. Egoera horretan Kataluniako Parlamentuko bilkuretara joaterik ez duela eta, bere botoa Sergi Sabria ERCko talde parlamentarioko bozeramailearen esku uzten duela jakinarazi du.

Oso litekeena da Parlamentuko Mahaiak eskaria onartzea; izan ere, aurretik Carles Puigdemontek bere botoa Elsa Artadi Junts per Catalunyako bozeramaileari delegatzea onartu baitzuen.

Horrela bada, joan den apirilaren 5eko bilkuran, Puigdemontek Artadiren eskutik botoa eman ahal izan zuen. Espetxean dauden Jordi Sanchezek, Jordi Turullek eta Josep Rullek ere botoa delegatu dute.

Gauzak horrela, eta Cominen eskaria onartuz gero, Junts per Catalunyak eta ERCk 66 boto izango dituzte Parlamentuan eta, ondorioz, hurrengo inbestidura saioan, bigarren bozketan, gehiengo sinplearekin Generalitateko presidente berria izendatu ahalko dute, CUPeko lau diputatuen botoen beharrizanik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Albisteak Kataluniako hauteskundeak