Politika -

Inbestidura Katalunian

Ciudadanosek Konstituzionalera joko du botoa delegatzeko aukera dela eta

Arrimadasek Puigdemonti eta Comini botoa delegatzeko aukera eman izanarekin bat ere ados ez dagoela esan du.

La líder de Ciudadanos, Inés Arrimadas, participa en el pleno del Parlament. Foto: EFE.
La líder de Ciudadanos, Inés Arrimadas, participa en el pleno del Parlament.
La líder de Ciudadanos, Inés Arrimadas, participa en el pleno del Parlament. Foto: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ciudadanosek babes helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean, Parlamentuko Mahaiak Carles Puigdemonti eta Toni Comini beren botoa delegatzeko eskaera onartu ostean. Hori dela eta, PPko Gobernuak kontu horretan izandako "moteltasuna" kritikatu du Ciudadanosek.

Gaur goizean, Parlamentuko Mahaiak (JxCaten eta ERCren gehiengoarekin) botoa delegatzearen aurka Ciudadanosek, PSCk eta PPCk egindako eskaera bertan behera utzi du.

Kataluniako Mahaiak atzo (asteartea) erabakia hartu eta "bide parlamentarioa agortu" ostean, Ciudadanosek babes helegitea aurkeztea erabaki du Puigdemontek eta Cominek beren botoa osoko bilkuran delegatu ez dezaten.

Mahaiaren erabaki horren harira, Ines Arrimadas Ciudadanoseko Kataluniako buruak "erabateko desadostasuna" adierazi du, gaur egiten ari diren osoko bilkuran. "Legeak urratu dituztenei eta legetik ihes egin dutenei ezin zaizkie sariak eman", esan du.

Bestalde, Parlamentuko araudian, Puigdemont eta Comin bezalako kasuetarako botoa delegatzeko aukera jasota ez dagoela esan du Arrimadasek, Europako estradizio agindua baitute.

Horrez gain, Arrimadasek indar independentistek Kataluniako Parlamentuaren araudiaz egiten ari diren "erabilera alderdikoia" kritikatu du: "Mahaia ihes egindakoen abokatu-bulego bat bezala jarduten ari da",  gaineratu du.

Ciudadanosek behin baino gehiagotan eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari Konstituzio Auzitegian inkonstituzionaltasun helegitea aurkezteko, botoa delegatzeko galarazpenaren inguruko erantzuna berehalakoa izango litzatekeelako.

Bestalde, Arrimadas eta haren alderdiak egindako moduan, hilabeteak igaro daitezke Auzitegiak erabaki bat hartu arte eta garai hartarako presidente berriaren inbestidura eginda egongo dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Ciudadanos Albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès