Politika -

Eusko Legebiltzarra

Autogobernu Lantaldea astero bilduko da, eztabaida bizkortzeko

Batzorde txostengilean diharduten alderdiek astero biltzea adostu dute, estatus politiko berriari buruzko eztabaidan aurrera egiteko asmoz.

Autogobernu Lantaldea Eusko Legebiltzarrean / EITB.
Autogobernu Lantaldea Eusko Legebiltzarrean / EITB.
Autogobernu Lantaldea Eusko Legebiltzarrean / EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarraren Autogobernu Lantaldea astero biltzen hasiko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren estatus politikoaren balizko erreformari buruzko eztabaida bizkortzeko helburuarekin.

Lantaldeak Estatutuaren aldaketa ikertzen ari da, eta orain arte aldizkakotasun zehatzik gabe biltzen zen. Emaitzak denboran gehiegi luzatu zitezkeela kritikatu zuten alderdi batzuek.

Beraz, batzordea astero biltzeko EH Bilduren proposamena onartu dute alderdiek, eta lantaldearen jarduna bizkortuko da.

Hurrengo bilera maiatzaren 9an izango da. EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PSE-EEk eta PPk balizko testuaren hitzaurrearen inguruko proposamen zehatzak eramango dituzte.

Gernikako Estatutuak ez dauka sarrerarik, baina Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdiek testu berriak hitzaurre bat izan behar duela uste dute.

Horren ostean, tituluen eta kapituluen edukiaren eztabaidan sartuko dira taldeak, eta gero, ontzat ematen badituzte, aditu talde batek testu osoa idatziko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa