Publizitatea
X

Irratia zuzenean

ETAren amaiera: Militantziaren %93ak onartu du antolakuntzaren amaiera

Politika

ETA-REN AMAIERA

ETAko militantziaren % 93ak onartu du antolakuntzaren amaiera

eitb.eus

2018/05/06

ETAren amaiera-prozesuari buruz antolakuntzak hedatutako Barne Komunikazio Orokorraren arabera, 997 militantek babestu dute zuzendaritzaren proposamena.

  • ETAren amaiera

    ETAren amaiera

    ETAren amaiera
  • Whatsapp
  • Bidali

ETA amaitzeko prozesuan egindako eztabaida eta bozketaren inguruko datuak azaltzen dituen Barne Komunikazio Orokorra zabaldu du gaur antolakuntzak. Militanteen % 93ak (997) babestu du zuzendaritzaren proposamena, % 4ak baztertu, eta % 3ak abstenitu edo zuri bozkatu du.

ETAko egitura guztietan egin da kontsulta: arlo operatiboan, kartzeletan, erbestean eta kide 'legalen' artean.

Horrez gain, ETAkoak ez diren beste hainbat militantek ere hartu dute parte gogoeta-prozesuan, igande honetan antolakuntzak naiz.eus eta Berria hedabideetan argitaratutako Barne Komunikazio Orokorraren arabera. Guztira, 2.500 eta 3.000 bat pertsonak izan dute prozesuaren berri.

Hiru testu, bozketa bat

ETAko zuzendaritzak hiru testu helarazi ditu eztabaida-prozesuan. Horietako batek bozkatu den proposamen politikoa bildu du; beste biek, berriz, hausnarketaren testuingurua azaldu dute.

Militanteek ekarpenak eta proposamenak egin ahal izan dituzte. Zuzendaritzak azaldu duenez, gogoeta kolektiboak lehenetsi nahi izan dituzte, banakoen aurretik. Proposamen osoaren bozketa egin dute, eta ez zatika.

Bozketan onartuz gero, ekimena burutu egingo zutela garbi utzi zuten hasieratik txostenean; baztertu izan balitz, ordea, gehiengoaren argudioetan oinarritutako prozesua abiatuko litzateke.

Batzorde teknikoa

Militanteek baztertu egin dute ETAren amaieraren ondorioak Kudeatzeko Behin-behineko Batzorde Teknikoa sortzea, "desegitea behin-betikoa dela" zalantzan ez jartzeko.

Eztabaidaren ekarpen guztiak barne-txosten batean bildu dituzte, milintanteek "prozesuaren ideiak, argudioak eta kezka nagusiak" jakin ditzaten. Azkenik, jarduera armatua laburtu, eragindako minaren onartu eta hildako militanteak omenduko dituen txosten orokor bat egitea aurreikusi dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena