Politika -

Inbestidura

Levyren arabera, Gobernuak 'erantzun egingo du, legez kontrakorik egiten bada'

PPko diputatuak Kataluniako eta Espainiako "herritarren kezka" ulertzen duela esan du, Quim Torra presidenterako hautagaiaren "hitzaldiaren aurrean".

Andrea Levy (PP) / EFE.
Andrea Levy (PP) / EFE.
Andrea Levy (PP) / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andrea Levyk, PPko Ikerketa eta Programetako presidenteordeak, "herritarren kezka" ulertzen duela esan du, Quim Torra presidenterako hautagaiaren "hitzaldiaren aurrean", eta Espainiako Gobernuak "erantzun egingo du, legez kontrakorik egiten bada", erantsi du.

Torra gaur inbestituko dute, bigarren inbestidura saioan.

Torrak lehenengo inbestidura saioan emandako hitzaldiak "katalanen artean eta Espainiako gizartean" sortu duen kezka ulertzen duela esan du Levyk, EFE agentziari egindako elkarrizketan, baina "Lasai" eta "sendo" jarraitzeko mezua bidali die herritarrei, "legearen kontrako ezer ez delako zigor gabe geratuko".

"Torra jaunak oraindik uste badu prozesu independentistak inora eramango gaituela, hor konpon, baina ez ditzala katalan guztien erakundeak eraman, Espainiako Gobernua legea errespetatzen den egiaztatzen izango baita, zain", esan du Levyk.

Horren ustez, "katalanek ez dute merezi soilik katalan batzuen presidentea dena", eta "separatisten legearen kontrako bideak ondorioak izango ditu Zuzenbide Estatuan".

Levyk adierazi duenez, "iraganean separatistak legearen kontra joan ziren eta Gobernuak erantzuna eman zuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Kataluniako erreferenduma