Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Katalunia: Rajoyk esan du Torrarekin biltzeko prest dagoela

Politika

Katalunia

Torrarekin biltzeko prest dagoela esan du Rajoyk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/15

Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du Quim Torra Generalitateko presidente berriarekin hitz egiteko prest dagoela. Hark esango diona "arretaz" entzungo duela erantsi du.

  • Mariano Rajoyren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoyren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoyren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Quim Torra Kataluniako Gobernuko presidente berriarekin hitz egiteko prest dagoela. Arretaz entzungo diola agindu du, baina "ahalegina" egin dezala eskatu dio, "elkarrizketa Carles Puigdemontekin baino errazagoa izan dadin".

Puigdemontekin batera Berlinen egin duen agerraldian, Torrak jakinarazi du Generalitateko presidente kargua hartzen duenean, gutuna igorriko diola Rajoyri, "baldintzarik gabeko bilera baterako eguna eta ordua ezar dezan".

Rajoyk erantzun du ez diola "inoiz" uko egin Kataluniako Gobernuko presidentearekin nahiz beste erkidego bateko agintari batekin hitz egiteari. "Horrek ez luke inolako zentzurik izango", erantsi du.

"Berak hala eskatzen badit, Generalitateko presidentearekin bilduko naiz", azpimarratu du. Alabaina, Puigdemontekin elkarrizketa ez zela erraza izan eta, beraz, zentzu horretan "ahalegin bat" egin dezala eskatu dio Torrari.

Hitz egiteko prest agertu bada ere, Rajoyk zehaztu du "elkarrizketak legearen baitan" egin behar direla. "Hortik aurrera, positibotzat jotzen dut bilera bat izatea eta nik arreta handiz entzungo diot", gaineratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena