Politika -

Katalunia

Gobernu berriak sexu-parekotasunik ez duela salatu dute ERCk, CUPek eta PSCk

Quim Torraren Gobernu berriak 14 kontseilari ditu, eta horietatik 3 baino ez emakumezkoak dira: Artadi (bozeramaile eta Enpresa kontseilari); Capella (Justizia); eta Jordà (Nekazaritza kontseilari).

Quim Torra, Kataluniako presidente berria. Argazkia: EFE
Quim Torra, Kataluniako presidente berria. Argazkia: EFE
Quim Torra, Kataluniako presidente berria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernu berriaren sexu-parekotasun faltaren aurka egin dute larunbat honetan hainbat ordezkari politikok, tartean, Ruben Wagensberg ERCko diputatuak. Twitter bidez salatu duenez, "ez dago aitzakiarik hori zuritzeko: hamaika gizonezko, hiru emakumezko".  Mireia Boya CUPeko diputatu ohiak Twitter bidez ere erantzun dio esanez "Zure etxean kexatu zaitez. ERCk ez dauka berdintasunaren eta feminismoaren inguruan hitz egiteko legezkotasunik, Ruben maitea".

Kataluniako Gobernu berria osatuko duten kontseilarien izendapen-dekretua sinatu du larunbat honetan Quim Torra Kataluniako presidenteak: behin-behineko espetxean dauden Jordi Turull eta Josep Turull, eta Belgikan dauden Antoni Comin eta Lluis Puig kontseilari izendatu ditu, besteak beste.

Guztira, 14 kontseilari dira, eta horietatik hiru baino ez dira emakumezko: Elsa Artadi (JxCat), Gobernu-bozeramailea Enpresa kontseilaria; Ester Capella, Justizia kontseilaria; eta Teresa Jordà, Nekazaritza kontseilaria (azken biak ERCkoak dira).

Natalia Sanchez CUPeko diputatuak salatu du, ez bakarrik Kataluniako Gobernuan, baita Parlamentuko Mahaian ere dagoen emakumezko falta (zazpi kideetatik bakar bat emakumezko delako): "Quim Torra, JxCat eta ERC… Nola konponduko duzue parekotasun minimoa betetzen ez duen lardaskeria hau?".

Eulàlia Reguant kapitalismoaren aurkako diputatu ohiak galdera planteatu die JxCati eta ERCi: "Berdintasun legea defendatzen ari zarete baliogabetutako artikuluekin edo osorik? Eta horri oniritzia eman dioten gizonezkoak ere erantzuleak dira", botere publikoen ordezkaritzan sexu-parekotasuna ezartzen duen legeari aipamena eginda.

PSCk ere parekotasun gabezia salatu du. Salvador Illa PSCren Antolakuntza idazkariak EFEri adierazi dionez, "parekotasun falta horrek ez du izan beharko lukeen oreka erakusten".

Kataluniako Gaztedi Sozialista Twitterren bidez mintza da: "errepublika feministak itxaron beharko omen du". Bestalde, Jordi Terrades diputatu sozialistak ere txioa bota du gaiaren inguruan: "hamaika gizonezkok eta hiru emakumezkok osatutako Gobernu bat ez dirudi batere berdinzale, parekotasuna bermatzen duen berdintasun legea gogoratzea beharrezkoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Matxismoa Feminismoa CUP