Politika -

Katalunia

Katalunian 155. artikuluari eustea erabaki dute PPk, PSOEk eta Ciudadanosek

Mariano Rajoyk telefonoz hitz egin zuen atzo Sanchezekin eta Riverarekin, Quim Torraren Gobernu berriaren "bideragarritasuna" aztertu bitartean 155. artikulua mantentzeko.

Albert Rivera eta Mariano Rajoy, Moncloan izandako azken bileran. Argazkia: EFE
Albert Rivera eta Mariano Rajoy, Moncloan izandako azken bileran. Argazkia: EFE
Albert Rivera eta Mariano Rajoy, Moncloan izandako azken bileran. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularra, Alderdi Sozialista eta Ciudadanos ados daude Katalunian 155. artikuluari eustearekin, Quim Torra Generalitateko presidentearen Gobernu berriaren "bideragarritasunaren" inguruan erabaki bat hartu bitartean.

Espetxean edo erbestean dauden lau kontseilari izendatu ditu Torrak: Jordi Turull (Presidentetza) eta Josep Rull (Lurraldea) behin-behineko espetxealdian daudee, eta Toni Comin (Osasuna) nahiz Lluis Puig Belgikan, eta hori ikusita, Mariano Rajoyk telefonoz hitz egin zuen atzo Sanchezekin eta Riverarekin, Quim Torraren Gobernu berriaren "bideragarritasuna" aztertu bitartean 155. artikulua mantentzeko.

155. artikuluak indarrean jarraitu bitartean, Moncloak kudeatzen du Katalunia eta Mariano Rajoyk kontseilari berrien izendapenak Kataluniako Buletin Ofizialean ez argitaratzea erabakitzen badu, kontseilariek ezingo dute euren kargua hartu, Kataluniako Gobernu berria ez da legezkoa izango, eta Generalitatearen kontrolak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko du.

Larunbat honetan, Gobernu berria ezagutu eta gero, Espainiako Gobernuak "probokazio"tzat jo zituen kontseilarien izendapenak . Gainera, Kataluniako Gobernu berri horren "bideragarritasuna" aztertuko zuela iragarri zuen. Mariano Rajoyren Gobernuaren iritzian, Torrak eskutitz baten bidez helarazitako "eztabaidarako borondatea zazpuzten du, izendapen horiek erakusten baitute borondate hori ez zela zintzoa".

Espainiako Gobernuak gutuna bidali dio kataluniarrari, Gobernu berriaren osaketa edo egitura onartzen duela eta argitaratuko duela jakinaraziz, baina ez ordea, izendapenak. Argitaratu edo ez erabakitzeko, azterketa egiten ari direla jakinarazten die.

Prebarikazioa

Jordi Turull eta Josep Rull kontseilari berriek txio bana kaleratu dute Twitter sarean eta Espainiako Gobernuak euren izendapena Kataluniako Buletin Ofizialean argitaratzea ez badu baimentzen, "prebarikazioa" egiten arituko dela ohartarazi dute.

Eskubide politikoak "indarrean" dituztela defendatu dute: "Noiztik matxinada delitu bidegabeagatik jarritako behin-behineko espetxealdia da zigor irmoa? Zer da lotsagarrikeria hau? Kontseilari gisa aritu nahi dugu askatasunean" idatzi du Rullek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PSOE PP Mariano Rajoy Bartzelona Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Albert Rivera Pere Aragonès