Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Parot doktrina | Konstituzionalak beste helegite bat baztertu du

Politika

Konstituzionalak

Parot doktrinaren aurka jarritako beste helegite bat baztertu dute

Erredakzioa

2012/11/19

ETAko presoak ez zuela aldez aurretik Auzitegi Gorenera jo argudiatu du Auzitegi Konstituzionalak.

  • Auzitegi Konstituzionala.

    Auzitegi Konstituzionala.

    Auzitegi Konstituzionala.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Auzitegi Konstituzionalak Jesus Diaz de Heredia Ruiz de Arbulo presoak "Parot doktrinaren" aurka jarritako helegitea baztertu du. Doktrinarekin bat eginez zigorra 2016ra arte luzatu izanagatik jarri zuen helegitea. Gaur argitaratutako epaiaren arabera, presoak ez zuen aurretik Auzitegi Gorenera jo.

Era honetan, Konstituzionalaren aurretik dagoen bide judiziala agortu ez duela argudiatu du. Auzipetze Kriminaleko Legearekin bat eginez Gorenaren aurrean ez duela kasazio helegitea jarri esan dute.

Auzitegi Nazionalak 29 urteko espetxe zigorra jarri zion Diaz de Herediari Agustin Ruiz Fernandez de Retama polizia hiltzeagatik eta beste 16 urte talde armatuko kide izateagatik eta lehergailu eta armak edukitzeagatik.

Abuztuan, Konstituzionalak baztertu egin zuen ETAko 16 presoren egoera berrikustea, azken hauek "Parot doktrina" aplikatzearen kontra aurkeztutako helegitearen ostean.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak "Parot dotrinaren" kontra emandako ebazpena "behin betikoa" ez dela argudiatu zuen, izan ere, Estrasburgok Ines del Riori "Parot doktrina" era irregularrean jarri zitzaiola ebatzi ostean, Espainiak helegitea aurkeztu zuen.




Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

Albisteak

Kataluniako atentatuak

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena