Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Aiete urtebete bilera | Powell, euskal prozesuaren bilakera aztertuz

Politika

Funtsezko bilera

Aieteko Adierazpenaren jarraipen batzordea, Powellen lehentasuna

Erredakzioa

2012/11/20

PSE-EEk, PPk eta UPyDk uko egin zioten hitzorduari, baina ezker abertzaleko, EAJko, Aralarreko, EAko, EBko, Ezker Anitzako eta Amaiurreko kideak Jonathan Powellekin batzartu dira Donostian.

01:35
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Jonathan Powell Tony Blairren Gobernuko buru ohiak gaur goizean Donostian egin duten bileran egindako adierazpenen arabera, Aieteko Konferentzian parte hartu zuten alderdiek ETAren indarkeria behin betiko amaitu dela egiaztatu dute. "Garai berri batean gaude", esan du hedabideen aurrean egindako agerraldian.

Ezker abertzaleko, EAJko, Aralarreko, EAko, EBko, Ezker Anitza-IUko, Amaiurreko, LABeko eta CCOOko ordezkariak Jonathan Powell Tony Blairren kabineteko buru ohiarekin bildu dira gaur goizean Aieteko Bakearen Etxean, Donostian, Euskal Herrian bakea lortzeko prozesuaren nondik norakoez eta nazioarteko adituek egindako ekarpenez hitz egiteko.

Powellek iragarri duenez, hurrengo urratsen artean, Aieteko Konferentziaren jarraipen batzorde bat osatzea lehentasuna izango da Konferentziako partaideentzat.

Aieteko Konferentziatik 13 hilabete igaro direnean, zer gertatu den eta zer ez den gertatu aztertu dute gaur, eta denak bat etorri dira ondorio nagusi batean: “ETAren indarkeria behin betiko amaitu da”.

Powellen hitzetan, bake garai berri batean gaude, ETAren jarduera armatua “behin betiko” amaitu ondoren.

Aieteko Konferentziaren bosgarren puntuaz aritu da Powell, hau da, jarraipen batzordea eratzeko aukera aurreikusten zuen puntuaz. Alderdi eta sindikatuek “ondo” hartu dutela azpimarratu du Paul Rios Lokarriko bozeramaileak.

Lehena heltzen, Izagarre

Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatea izan da Bakearen Etxera iristen lehena, eta Paul Rios Lokarriren koordinatzaileak, ekimenaren sustatzaile nagusiak, egin dio harrera.

Ondoren, biek egin dituzte anfitrioi lanak. Jesus Uzkudun eta Jose Maria Garcia CCOOren ordezkariak iritsi dira lehenik, Joseba Aurrekoetxea eta Txaro Goikoelea EAJkoak gero, eta ondoren iritsi dira Jose Navas Ezker Batukoa eta Mikel Arana eta Isabel Salud Ezker Anitza-IUkoak.

Powell, gaurko hitzorduko protagonista nagusia, hamarrak bost gutxi aldera iritsi da Bakearen Etxera. Ikerne Badiola eta Mariano Alava EAkoak, Rufi Etxeberria, Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena ezker abertzalekoak, Ainhoa Etxaide LABekoa, Uxue Barkos Geroa Baikoa, Patxi Zabaleta Aralarrekoa eta Jon Iñarritu Amaiurrekoa izan dira iristen azkenak.

Gaurko hitzordua prestatzeko, Powellek bilerak zituen lehengo astean, Euskadin, besteak beste, Iñigo Urkullurekin, ustez, etorkizuneko lehendakariarekin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena