Politika -

Ekitaldia Gasteizen

'Indarkeria politikoaren biktimekin oroimenaren zirkulua ixten da'

Poliziaren indarkeriaren eta indarkeria politikoaren biktima gisa aitortu dituzten lehen zortzi lagunen senitartekoekin bildu da Eusko Jaurlaritza.

'Txiki' eta Otaegiren senitartekoak. Argazkia: EITB
'Txiki' eta Otaegiren senitartekoak. Argazkia: EITB
Jaurlaritzak polizia indarkeriaren lehen biktimei harrera egin die

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia jarduneko Barne eta Justizia sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Poliziaren indarkeriaren eta indarkeria politikoaren biktima gisa aitortu dituen lehen zortzi biktimen aitorpena ''bide bat'' da ''herri honetako oroimenaren zirkulua ixteko''.

Orain arte, zortzi lagun aitortu dituzte indarkeria politikoaren biktima gisa, eta horien senitartekoekin bildu da jarduneko Jaurlaritza. Ekitaldi xumea egin dute Gasteizen, eta, batzordearen irizpideak eman ez ezik, 135.000 euroko kalte-ordainak ere emango dizkiete. Hala, Frankismoan hildako Angel Otaegi eta Juan Paredes 'Txiki' ETAko kideen senitartekoak ere hartu ditu Idoia Mendiak.  Txiki eta Otaegiren kasuan, heriotza zigorra ezarri zien gerra-kontseiluak bidezko epaiketa izateko eskubidea urratu zuelako aitortu zituen batzordeak biktima gisa.

''Biktima guztiak'' aitortzeak duen garrantzia azpimarratu du Mendiak, ekitaldia bukatuta komunikabideei egindako adierazpenetan. Jarduneko sailburuak adierazi duenez, ''sufrimenduaren jatorria ezberdina den arren'', azkenean ''pertsona guztien sufrimendua berdina da''.

Halaber, pertsona hauen istorioak agerian uzteak duen garrantzia nabarmendu du, ''berriz ere berdina gerta ez dadin''. Ildo horretan, ''oinarri etiko sendoetan oinarritutako gizatasunezko gizarte bat sortzera'' deitu ditu herritarrak.

''Zain ginen''

Mikel Paredes Txikiren anaiak esan duenez, ''denbora luzea'' zeramaten aitorpena itxaroten, eta prozesu ''gogorra'' izan da. Edonola ere, etorkizunean beste pertsona batzuek ere ''eskubide hauek'' izatea espero du.

Antxone Telleria da astelehen honetan biktima gisa aitortu dituzten zortzi lagunetatik bizirik dagoen bakarra. Horren ustez, omenaldia ''aurrerapausoa'' da, une ''oso hunkigarria'' eta ''etorri behar zuen zerbaiten hasiera''.1960 eta 1978 bitartekoak

Aurreko legegintzaldian Patxi Lopezek zuzendutako Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrean sortutako batzorde batek 1960. eta 1978. urte bitartean indarkeria politikoak eragindako zortzi biktima aitortu zituen.  Laster beste sei kasu berri emango dute.

Aitorpen honi gaitzespena

ETAko kide hauei egindako aitorpena errefusatu dute Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT), Eusko Jaurlaritzaren erabakia "umiliagarria" delakoan. Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentearen esanetan, ordea, aitorpen honek "biktimen sufrimendua ETArekin parekatzea du helburu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea