Teknologia -

Emotikono berriak

Azalaren kolorea bereiziko duten emotikonoak prest ditu WhatsAppek

Unicode irabazi-asmorik gabeko erakundeak prest ditu dagoeneko emotikono berriak. “Denek nahi dute emotikonoek aniztasuna islatzea”, adierazi dute enpresa horretako arduradunek BBC katean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azalaren kolore ezberdina erakutsiko duten emotikono berriak eskainiko ditu WhatsAppek uda heldu aurretik. Bost aukera ezberdin eskainiko dituzte, emotikonoei kolorea emateko.

Unicode irabazi-asmorik gabeko erakundeak prest ditu dagoeneko emotikono berriak. “Denek nahi dute emotikonoek aniztasuna islatzea”, adierazi dute enpresa horretako arduradunek BBC katean.

Hala ere, Unicodek ez ditu aurpegi berriak diseinatu, daudenei kolore ezberdina emateko sistema bat baizik. Bost kolore diferenteen artean erabakitzeko aukera emango du WhatsAppek.

Bost aukera horiek ez dituzte Unicodeko arduradunek asmatu: Fitzpatrick eskala erabili dute, “dermatologian erabilitako sistema, alegia”:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp