Teknologia -

Mobile World Congress

Sonyk Xperia Z4 Tablet berria aurkeztu du Bartzelonan

Aurreko tabletak baino % 8 gutxiago pisatzen du, eta 2.560x1.600 pixeleko bereizmena du. Sonyren gailu berri honek ura jasaten du.

Xperia Z4 Tablet da Sonyren tablet berria. Argazkia: xperiablog.net
Mugikor berrienak, Bartzelonako Mobile World Congress-en

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xperia Z4 tablet berria aurkeztu du Sony enpresak Bartzelonako Mobile World Congress batzarrean. Aurrekoekin (Sony Xperia Z2 eta Sony Xperia Z3) alderatuta, modelo berriak nobedade nabarmenak ditu.

Berrikuntzarik handiena pantailari dagokio: oraingoan, 10,1 hazbeteko trilumino-teknologia du, eta 430 kandela. Gainera, 2.560x1.600 pixeleko bereizmena du. Z4 tablet berriaren markoa % 20 txikiagoa da (24,7 mm zituen aurrekoak eta 20 mm ditu honek), eta % 8 gutxiago pisatzen du (Wifi bertsioak, 392 gramo; LTEk, berriz, 396).

Modelo berrian, hatzak % 7 gutxiago antzemango dira. Lodierari dagokionez, % 4 murriztu dute (6,4 mm izatetik 6,1 mm izatera igaro da). Gainera, izkinak nylon-polimeroarekin indartu dituzte.

MWCn aurkeztutako telefonoak (Xperia M4Aqua) bezala, tabletak ere ura eta hautsa jasan ditzake. Halaber, soinu-sistema ere hobetu diote, soinua garbitu eta zarata ezabatzen duen Hi-res kablerik gabeko sistemari esker. Tabletarekin batera entzungailurik salduko duten ez dute argitu.

Aurreko kamerak 5 megapixel ditu, eta telefono bidezko konferentziak egiteko 88 graduko angelu handia du. Gainera, tableta Play Station 4-rekin lotzeko aukera dago. Tablet berri horrek 8 nukleoko Qualcomm 810 prozesadorea du (64 bitseko Opta-Core), eta Wi-fi mimoa.

Bateriaren iraupenari dagokionez, 17 orduz jarraian bideoak erreproduzitzeko aukera eskaintzen du tablet berriak.

Amaitzeko, kablerik gabeko teklatua ere iragarri du Sonyk. Bluetooth bidez lotuko da, eta ordenagailu eramangarri bateko teklatuaren antz handia du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea