Teknologia -

Sare sozialak

Facebooken argitara ezin daitezkeen edukiak

"Facebookeko komunitate arauak" berritu dituzte, sortzen diren zalantza guztiak argitzeko asmoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek komunikazio kanpaina jarri du abian erabiltzaileekzer argitara dezaketen eta zer ez azaltzeko, arauak argitze aldera.

Horretarako, Monika Bicket eduki arduradunak post bat argitaratu du. Bertan onartzen du konpainiak badakiela bere erabaki batzuk nahasmendua eragin dutela, artelanetako biluziak zentsuratzeagatik edo asmatutako izenekin sortutako orriak ezabatzeagatik adibidez. Hori horrela, azalpena berrantolatu dute eta "Facebookeko komunitate arauak" berritu dituzte.

Neurri horrekin, debekatuta dagoenaren inguruko zalantza guztiak argitu nahi ditu enpresak, eta erabiltzaileak nahi duenean kontsultatu ahal izango ditu argibideak.

Hala, "erakunde arriskutsuak" izeneko atal berezi bat dago, eta bertan azaltzen da Facebookentzat zer den indarkeria sustatzen duen eduki bat. Bicketek esan du adibideen bitartez gauzak argitzea dela helburua.

Gorputz biluziei dagokienez, araudiak "erabat debekatzen ditu pornografia edukiak edo adingabe bat agertzen den edonolako eduki sexualak. Gorputz biluziei ere mugak jartzen dizkiegu. Eduki pertsonalak partekatzeko eskubidea errespetatzen dugu, baita eskulturen argazkiak, Miguel Angelen Daviden modukoak, bai edoskitzen ari den haur batenak".

Erabiltzaileek asmatutako izenen inguruko zalantzak ere argitu nahi izan ditu Facebookek. Hala, Mark Zuckerberg buru duen enpresak azpimarratu du benetako izena erabili beharra dagoela, eta beste norbaiten izenean aritzeak sare sozialaren araudia urratzen duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Sare sozialak