Teknologia -

Sakelako telefonoa

WhatsApp bidez deiak egiteko zerbitzua martxan da Android guztietan

Aplikazioa eguneratua eduki behar da (2.12.5), eta deiak egiteko aukera zuzenean agertuko da kontaktuen eta elkarrizketen aldamenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp bidez deiak doan egiteko zerbitzua martxan da dagoeneko Android sistema eragilea duten sakelako telefono guztietan.

Hala, smartphonean Googleren sistema eragilea dutenek berehala ikusi ahal izango dute automatikoki ematen diela deiak egiteko aukera mezuak bidaltzeko aplikazioak.

Hala eta guztiz ere, zerbitzua erabiltzeko, behar beharrezkoa da aplikazioa eguneratuta (2.12.5) izatea.

Hala, hemendik aurrera, deiak egin ahal izango dira erabat doan aplikazioaren bitartez, Internet konexioarekin beti ere. Appleren sistema eragilea duen telefono batera hots eginez gero, WhatsAppek akats mezu bat agertzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Android WhatsApp nobedadeak Telefonia mugikorra