Teknologia -

Internet bidezko telebista

Netflix urrian iritsiko da Espainiako Estatura

Internet bidezko telebista zerbitzu estatubatuarrak telesailak eta filmak eskainiko ditu, HD edota Ultra HD 4K kalitatearekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Internet bidezko telebista zerbitzua eskaintzen duen Netflix erraldoi estatubatuarra urrian iritsiko da Espainiako Estatura, konpainiak baieztatu duenez.

"Udazken honetan, Espainiako erabiltzaileak Netflixen harpidetu ahalko dira, Internetera konektatuta dagoen edozein pantailatan HD edota Ultra HD 4K kalitateko telebista jasotzeko", azaldu du.

Telebista zerbitzu horrek telesail eskaintza zabala izango du. Besteak beste, honakoak izango ditu ikusgai: "Daredevil", "Sense8", "Bloodline", "Grace and Frankie", "Unbreakable Kimmy Schmidt" eta "Marco Polo".

Eduki guztiak bikoiztuta edo jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin eskainiko dituzte.

Bestalde, etorkizunera begira, Pablo Escolar droga-trafikatzaile ospetsuari buruzko telesail bat sortuko duela iragarri du.

Netflix telebista adimendunen, tableten, sakelako telefonoen, ordenagailuen eta kontsolen bidez ikusi ahalko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Euskal Telebista