Teknologia -

23. edizioa

Euskal Encounter topaketak 6.000 lagun batuko ditu BECen

Uztailaren 23tik 26ra bitartean egingo da Barakaldoko BECen. 6.000 parte-hartzaile bertaratuko dira.

Euskal encounter
Euskal encounter
4.000 ordenagailu baino gehiago, Euskal Encounter jaialdirako

0:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten Euskal Encounter bilguneak 23. ekitaldia beteko du, uztailaren 23tik 26ra bitartean, Barakaldoko BEC erakustazokan. 6.000 parte-hartzaile bertaratuko dira 42 lehiaketatan eta 48 hitzalditan eta tailerretan aritzeko.

Aipatutako ekimen horiek hiru gune nagusitan banatuko dira, guztira 35.000 metro koadro betez: Euskal Party gunea, bertan egingo dira lehiaketak eta produktu teknologikoen hainbat markak bere txokoa izango du; Opengune txokoa, publiko guztiari irekitako espazioa izango da, eta bertan doako tailerretan parte hartu ahal izango da; eta, azkenik, kanpinen gunea, parte-hartzaileek euren kanpin-dendak jartzera bideratutako lekua.

Urtero-urtero bertaratzen direnen kopurua areagotzeaz gain (azken hiru urteetako batez bestekoa 16.000 lagunekoa izan da), gaur eman duten prentsaurrekoan, antolatzaileek azpimarratu dute aurtengo edizioan Interneteko abiadura bikoiztu egingo dela. Horrenbestez, 40 giga izango dituzte erabilgarri parte-hartzaileek, eta abiadura hori "ziur asko azkerrenen artean egongo da".

Bestalde, arduradunek nabaritu nahi izan dutenez, ekimenaren xedea "Europako erreferente bihurtzea" da, eta baieztatu dutenaren arabera oso gutxi geratzen zaie xede hori erdiesteko.

Halaber, ekimenaren bitartez Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren aldeko apustua egiten dela berretsi dute, enpresetara heltzeko eta lehiakortasun gehiago lortzeko asmoz.

Euskal Gaztea Kopa

Euskal Encounter topaketak hartuko du datorren ostegunean FIFA bideo-jokoaren lehiaketaren finala, 16:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC erakustazokan.

Lehendabizi Euskaltel Gaztea Kopa aurkeztuko dute Mikel Apaolazak eta Oihan Vegak. Horiekin batera, hainbat jokalari igoko dira taula gainera, talde batzuetako jokalariak, hain zuzen ere.

Ordu laurden geroago, 16:15ean, finalaurreko partidak hasiko dira, eta final handia jokatuko dute ondoren.

Sari-banaketa 17:30ak aldera izango da, agertoki nagusian. Hori guztia streaming bidez emango dugu Gaztean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Barakaldo Bilbao Exhibition Centre albistiak Euskal Encounter Bilbon Interneteko albisteak Gipuzkoa Encounter gaur