Teknologia -

Diseinua

Googlek logotipoa berritu du

Lehengo koloreak (gorria, urdina, horia eta berdea) mantendu ditu konpainia kaliforniarrak , baina letra tipoa aldatu du, irudi 'leunagoa' eman asmoz.

Googlen irudi berria. EFE.
Googlen irudi berria. EFE.
Googlen irudi berria. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek berritu egin du bere logotipoa; orain arte bezala, kolore gorria, urdina, horia eta berdea izango dira konpainiaren irudiaren ardatzak, baina letra tipoa aldatuta. Sans Serif tipografia aukeratu du Googlek irudi berrirako.

"Azken 17 urteotan asko aldatu da Google, eta berriro aldaketekin gatoz", iragarri zuen atzo enpresa estatubatuarrak bere web-orrian, logotipo aldaketaren berri emateko zabaldu zuen oharrean.

Munduko konpainiarik handienetako da Google, urtean 53 mila milioi inguruko fakturazioarekin. Konpainiako zuzendarien esanetan, asko hazi da azken urteotan enpresa, baina oraindik bide luzea du aurretik.

"Irudia aldatu dugun lehen aldia ez da honakoa, eta azkena ere ez da izango. Dela dela, azken aldaketa honek Googlen azkenaldiko lana ondo irudikatzen duela uste dugu. Googlen onena erakutsi nahi izan dugu: sinpletasuna, kolorea eta irudi atsegina. Egungo Google eta etorkizunekoa uztartu nahi izan ditugu", esan du enpresak oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google bideoak