Teknologia -

Internet

Snowden Twitterren da jada

CIAko analista ohia AEBko Segurtasun Agentzia jarraitzen estreinatu da sare sozialean.

Edward Snowden
Edward Snowden
Edward Snowden

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edward Snowden CIAko analista ohiak profil propioa sortu du Twitterren: @Snowden.

Gaztea Errusian bizi da egun. Izan ere, AEBk espioitza masiboa egiteko programak dituela azalarazi zuen, eta, harrezkero, horren aurkako atxilotze agindua eman zuten herrialdean. Askatasunaren ikur da askorentzat.

Bere lehen txioa oso misteriotsua da: "Dagoeneko entzun nazakezue?"

Txio hori publikatu eta ordubetera, gutxienez 146.000 jarraitzaile ditu jada sare sozial horretan.

Bitxikeri bat: profil bakarra jarraitzen du Twitterren: AEBko Segurtasun Agentzia Nazionala!

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitterreko albisteak 2022 Ameriketako Estatu Batuak Sare sozialak berriak Gaurko azken ordukoa Espioitza Errusia