Teknologia -

Google Maps

Mont Blanceko igoera birtualki bizitzeko aukera, Google Street Viewn

Kilian Jornet, Ueli Steck eta beste mendizale ezagunen laguntzarekin, Googleren kamerek Europako gailur altuenerako bidea egin dute, erabiltzaileen gozamenerako.

Mont Blancen igoera, Street Viewn. Argazkia: Google
Mont Blancen igoera, Street Viewn.
Mont Blancen igoera, Street Viewn. Argazkia: Google

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jakina da Googleren kamerak edonora iritsi direla dagoeneko, baina edozein herritarrentzat bizitzako balentria handiena izan daitekeena lortu dute oraingoan: Mont Blanc mendia igotzea.

Munduko alpinista handienetako batzuen laguntzarekin, Google Mapsen kamerak Mont Blanc mendiaren gailurrera iritsi dira, eta Street View bitartez igoera birtuala egin daiteke orain Internetez.

Kilian Jornetek eta Ueli Steckek Googleren kamerak sartu dituzte euren entrenamendu eremuan, eta helburu behinena erabiltzaileek Alpeen gailur handiena eta mitikoena ezagutzeko aukera ematea bada ere, ez da hori jomuga bakarra. Izan ere, klima aldaketak naturan duen eraginaz ere ohartarazi nahi dute, eta hemendik urte batzuetara paisaia nola aldatu den ikusteko aukera eman nahi dute ibilbide osoaren irudiak hartuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google argazkiak Albisteak