Teknologia -

2015eko emaitzak

Yahooren gainbehera: Galerak, kaleratzeak eta bulegoen itxiera

Plan estrategiko oso gogorra iragarri du konpainiak: lantaldearen % 15 kaleratuko du eta bost egoitza zarratuko ditu, tartean Madrilgoa.

2015ean emaitza oso kaskarrak izan zituen Yahook. EFE
2015ean emaitza oso kaskarrak izan zituen Yahook. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yahoo AEBko teknologia enpresa odolusten ari dela ematen du. 2015ean 4.359 milioi dolarreko (3.995 milioi euro) galerak iragarri  berri ditu. Zauria tapatzeko, berriz, muturreko plan estrategikoa pentsatu du: lantaldearen % 15 kaleratuko du eta Madrilen, Buenos Airesen, Ciudad de Mexikon, Dubain eta Milanen dituen egoitzak itxiko ditu.

Marissa Mayer konpainiaren kontseilari delegatuak emaitza ekonomikoen eta murrizketen berri eman zuen atzo, ohar bidez. Agirian nabarmendu zuenez, egitasmoak mugikorren, bideoaren eta sare sozialen operazioetatik ateratako irabaziak 1.800 milioi dolarrera iristea du helburu.

Ustiapeneko emaitza gordina 1.00 milioi dolarrekoa izatea espero du 2016ko bigarren seihilekoan, eta urtea amaitu baino lehen gastuak 400 milioi dolarretan jaistea.

"Ziur gara aurkeztu dugun plan estrategikoa honek Yahoo eraldatzeko modua emango digula", nabarmendu du Mayerrek agirian.

2014an lortutako irabaziei (7.522 milioi dolar) kontrajarriz, 2015a benetan txarra izan da AEBko konpainiarentzat. Gastuak 3.900 milioi dolarrekoak izan ziren lehen bederatzi hilabeteetan (2014ko epe berean baino % 20 gehiago); irabaziak, berriz, 3.090 milioi dolarrekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Albisteak