Teknologia -

Apple

iPhone SE, txikiagoa eta merkeagoa

Telefono berria ostegunean jarriko dute salgai AEBen, eta maiatzean beste 100 herrialdetan. 2012an merkaturatutako iPhone 5aren bertsio eraberritua da.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple erraldoi teknologikoak iPhone SE berria aurkeztu zuen atzo, iPhone 6 belaunaldiko telefono txikiena, baina potentzia handikoa eta merkeagoa.

"Lau hazbeteko munduko telefono ahaltsuena da", adierazi zuen Greg Joswiak Appleko presidenteordeak Cupertinoko (AEB) egoitzan, Kalifornian.

Dispositiboak 2014an merkaturatutako iPhone 6 telefonoen funtzionalitate berdinak dituela goraipatu zuen Joswiakek. A9 prozesadorea eta 12 megapixeleko kamera bat du telefono berriak, baina merkeagoa da. 353,9 euroko kostua du modelo arruntenak.

iPhone azken belaunaldiko iPhone 6ek 4,7 eta 5,5 hazbeteko pantailak dituzte.

Maiatza

Telefono berria ostegunean jarriko dute salgai AEBen, eta maiatzean beste 100 herrialdetan. 2012an merkaturatutako iPhone 5aren bertsio eraberritua da.

Era berean, Cupertinoko enpresak iPad Pro tableta berria aurkeztu zuen atzo, arinagoa eta txikiagoa. Dispositiboak 9,7 hazbete ditu.

iPad Pro Apple efe

iPad Pro tableta. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Produktuak Teknologia albisteak