Teknologia -

Sare sozialak

Eskuragarri dago Facebook Live, bideoak denbora errealean partekatzeko

Periscopek egiten duen bezala, Facebook Livek ere aukera eskainiko die erabiltzaileei sentimenduak adierazteko zuzeneko emankizun batean zehar.

Facebook Live eskuragarri dago mundu osoan. Argazkia: EiTB.
Facebook Live eskuragarri dago mundu osoan. Argazkia: EiTB.
Facebook Live eskuragarri dago mundu osoan. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook Live, alegia, Mark Zuckerbergen sare sozialak bideoak erreproduzitzeko duen tresna, mundu osoko erabiltzaileek dute eskuragarri hemendik aurrera, proba-epea amaitu ostean.

Tresna berria erabiltzaile batzuek soilik izan zuten eskuragarri hasieran, egiaztatutako kontuak dituztenek hain zuzen, eta gerora Estatu Batuetan hasi ziren erabiltzen; orain, hainbat herrialdetako erabiltzaileen esku dago. Edonork erabili ahal du, sare sozialak berak iragarri duenez.

"Hori dela-eta, oso pozik gaude gaur; izan ere, Facebook Livek baliabide gehiago ditu, deskubritzeko, partekatzeko eta elkarrekin aritzeko, beti zuzeneko bideoa hizpide. Halaber, zuzeneko emankizunak pertsonalizatzeko aukera du", azaldu du sare sozialak albisteetako bere blogean. Gainera, esan ere esan dute harrituta daudela, ikusita nolako harrera izan duen bideoetarako tresna honek erabiltzaileen artean azken hilabeteotan.

Bideo publikoak ala mugatuak, eta zuzenean ala diferituan

Facebookeko zuzeneko emankizunetan, uneak emango ahal izango dira, gainerako beste sare sozial batzuekin bezala. Zerbitzuak aukera ematen du bideoa publiko ala mugatu emateko, Facebookeko kontaktuekin. Halaber, zuzenean ala diferituan eman ahal izango dira; emankizuna amaituta, bideoa profilean publikatuko da, berriro ikusteko, erabiltzaileak ez badu erabakitzen ezabatzea edo publikazioa ezkutuan egotea.

Facebookek azaldu duenez, eta Periscoperekin ere jazotzen denez, erreakzioak zuzenean agertuko dira, komentarioak ikusiko dira eta filtroak zuzenean gehitu ahal izango dituzte erabiltzaileek, xede izanik "sentimenduak adieraztea, denbora errealean". Sare sozialetik azaldu dutenez, laster emango dute aukera marrazteko edo idazteko bideoetan, emankizunak irauten duen bitartean; horrela, pertsonalizatuagoak eta sormenezkoagoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken ordukoa Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak