Teknologia -

GAMES INDUSTRY FORUM

Bideo-jokoen industriaren eragileak Bilbon bilduko dira

Azaroaren 25ean eta 26an egingo da Games Industry Foruma (GIF) Bilbon, Espainiako, Latinoamerikako eta Europako beste hainbat herrialdetako puntako estudio independenteak biltzen dituen kongresua.

GIF-ak sektorearen garapena lortzea du helburu. Argazkia: Fun & Serious Game Festival.
GIF-ak sektorearen garapena lortzea du helburu.  Argazkia:  Fun & Serious Game Festival.
GIF-ak sektorearen garapena lortzea du helburu. Argazkia: Fun & Serious Game Festival.

AGENTZIAK |ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bideo-jokoen Europako jaialdirik handienak, Fun & Serious Game Festivalek (http://eus.funandseriousgamefestival.com/), Games Industry Forum (GIF) kongresua iragarri du. Ekitaldiak bideo-jokoen industriako eragile guztiak bilduko ditu Bizkaiko hiriburuan.

Espainiako, Latinoamerikako eta Europako beste hainbat herrialdetako puntako estudio independenteak izango dira Bilbon. Horiekin batera, bideo-jokoen sektorearekin lotutako banatzaileak, inbertitzaileak eta plataforma erraldoiak, besteak beste, networking lana eta prestakuntza hobetzeko zein negozioa garatzeko aukerak aztertuko dituzte.

Azaroaren 25ean eta 26an egingo da kongresua, eta helburu hauek izango ditu hizpide sektore horren etorkizuna sendotzeko: bideo-jokoen industriaren garapena indartzea, atzerrira talentua esportatzea, sektorean Espainia erakusgarri bilakatzea eta gaztelania nagusi duten merkatuak bideo-jokoen alorrera erakartzea. Gainera, euren kontaktu sarea zein bideo-jokoen eremuko ezagupenak hobetzen lagunduko die enpresei eta profesionalei.

Kongresuan, goi-mailako hizlariek gaztelaniazko merkatuko bideo-jokoen ezaugarriak aztertuko dituzte. Besteak beste, jabetza intelektuala eta industriala, gatazken konponbidea eta zuzenbide fiskala aztertuko dituzte hitzaldietan.

Bestalde, bideo-jokoen industriako eragileek eta ordezkari politikoek mahai-inguru batean parte hartuko dute. Etorkizunari begira, sektorea babesteko behar diren neurri politikoak, ekonomikoak eta fiskalak jorratuko dituzte bertan.

Bideo-joko bat merkaturatzeko prozesua

Kongresuan, parte-hartzaile guztien negozioa garatzeko networking lana eta elkartzeko espazioak ere egokituko dituzte. Games Industry Forumeko mahai-inguru eta hitzaldietan, bideo-joko bat garatu eta merkaturatzeko prozesua ere azalduko dute. Finantziazioaz, ekoizpenaz eta banaketaz mintzatuko dira.

Halaber, koprodukzio lana izanik, ekoizpen eredu ezberdinak aztertuko dituzte. Lan egiteko eredu honek emaitza bikainak ekarri ditu zinemaren industrian. Teknologiaren sektorean startup izenarekin ezagutzen diren enpresentzako abantailak eskaintzen ditu, baina erronka propioak ere baditu.

Europar Batasuneko puntako enpresen eta bideo-jokoen sektorearen arteko banaketa bideak ere aztertuko dituzte kongresu honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Bideo-jokoak