Teknologia -

Ekainaren 13an eta 14an

YouTube eta bideo-jokoei buruzko jardunaldiak, Bilbon

‘Youtuberren’  eta ‘gamerren’ alorreko lau gaztek bultzatu dute Bilborock Aretoan izango diren jardunaldiak: Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saul Mayorga.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Bilbao you week’ jardunaldiak hartuko ditu Bilbok ekainaren 13an eta 14an, Bilboko Udalak antolatuta. Youtube kanalaren eta bideo-jokoen zaleentzat prestatutako ekimena da, eta Euskadin lehen aldiz antolatzen da horrelako bat.

'Youtuber' edo YouTube kanaleko edukien sortzaile eta 'gamer' edo bideo-jokoen zale diren lau gaztek bultzatu dituzte Bilborock Aretoan izango diren jardunaldiak: Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saul Mayorga.

Bi egun horietan, bertaratutakoek hainbat gai aztertuko dituzte: Euskadin ‘youtuberra’ izatea, horren erronkak eta zailtasunak eta sortzaileen komunitate handiagoa egiteko beharrizana; sortzaileek euren bideoak eskegitzerakoan jartzen dituzten iragazkiak; eta eragin-sortzaile izatea eta indie bideo-jokoak.

'Youtuberrak' eta 'gamerrak'

Jardunaldiek sare sozialetan milaka jarraitzaile dituzten ‘youtuberrak’ ekarriko ditu Bilbora. Besteak beste, etxean esperimentuak egin eta erakusten dituzten ‘Experimentos Caseros’ kanalaren arduradunak (bi milioi harpidedun baino gehiago ditu), Adelita Power (374.000 harpidedun inguru ditu; Abigail dago horren atzean), Focusings eta Koala Rabioso bilbotar ‘youtuberra’ izango dira Bilborocken.

‘Gamer’ edo bideo-jokoen zaleak ere izango dira bertan. Bideo-jokoen berritasunak erakusten dituzte euren kanaletan, eta jokalari gisa duten esperientzia, indie bideo-jokoak eta jarraitzaileen fenomenoa azalduko dituzte jardunaldi hauetan. Besteak beste, Zeus, JonpaXII, Special K eta IDeFoe igoko dira oholtza gainera, euren esperientziaren berri ematera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Youtube berriak hoy Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Sare sozialak berriak Eguneko albisteak Bideo-jokoak