Teknologia -

Rio 2016

Olinpiar Jokoei buruzko zazpi mini-joko sortu ditu Googlek

Android eta iOS sistementzako prestatutako jolasak dira, Olinpiar Jokoetako diziplina desberdinak ordezkatzen dituztenak. Datorren abuztuaren 21era arte egongo da horiekin jolasteko aukera.

Olinpiar Jokoei buruzko zazpi mini-joko sortu ditu Googlek. Argazkia: Google
Olinpiar Jokoei buruzko zazpi mini-joko sortu ditu Googlek. Argazkia: Google
Olinpiar Jokoei buruzko zazpi mini-joko sortu ditu Googlek. Argazkia: Google

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, abuztuak 5, hasiko dira 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak. Arrazoi horregatik, hainbat kirol eta diziplinekin harremana duten zazpi mini-joko sortu ditu Googlek.

Android eta iOS sistementzako prestatutako doako aplikazioa da, eta, Google bilatzailearen erabiltzaileek, datorren abuztuaren 21era arte izango dute horiekin jolasteko aukera.

Jolas bakoitzak Olinpiar Jokoetako diziplina batekin harremana du, eta, besteak beste, tenisa, golfa, txirrindularitza edo igeriketa ordezkaturik agertzen dira. Halaber, fruitu desberdinek dute protagonismoa.

Atletismoari buruzko mini-jokoaren kasuan, atzetik datorren meloi erraldoi bati ihes egiten dio marrubi batek. Bestalde, tenisean, pinaburu batek du protagonismoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Google argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea