Teknologia -

Diseinu berria

EiTBk weba aldatu du: diseinu garbiagoa eta albisteen aldeko apustua

eitb.eus-en portada  nagusiak honako edukiak izango ditu goitik behera: albisteak, kirolak, telebista, irratia Gaztea eta Hiru3.

eitb.eus webgune berriak albisteen aldeko apustua egin du

1:34

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Irrati Telebistak irailaren 2016ko irailaren 30ean webaren diseinu berria erakutsi du. Berrikuntza  garrantzitsuenen artean, diseinu garbiagoa izatea eta albisteen  aldeko apustua, goiburutik  orrialdearen oinera, nabarmendu behar dira.

eitb.eus-en atari nagusiak goitik behera honako edukiak ditu: albisteak, kirolak, telebista, irratia, Gaztea eta Hiru3 (gaztetxoen ataria). Halaber, atariaren  fondoa argiagoa da, zuria  hain zuzen ere, eta irudi handiagoak izango dituzte, bideoak , argazkiak eta irudi nagusiak guztiak handiagotu dituzte.

Goiburua dinamikoa da: bertsio murriztu baten bidez erabiltzailea harat eta honat dabilela  goiburua  beti izango da ikusgai, webaren beheko aldean dabilenean ere. Horrela, erabiltzaileak  telebista eta irratiko zuzeneko edozein edukitan eta ekitaldi  berezietan berehala sartu ahal izango du modu errazean.

'mobile' eta Smart TV ereduetara egokituta

Duela urte betetik hona erabiltzaileak  gailu  mugikorren bidez (Smartphone eta tableten bidez)  sartzen dira  ETBko web gunean nagusiki.  Hartara, 'responsive' diseinuari esker eta aplikazioei  esker (EiTB, Gaztea eta laster erabilgarri izango den  Hiru3ren app-a) gisa horretako  gailu guztien bidez webgunean  sartzeko modua gauzatu egin  da.

AMP (Accelerated Mobile Pages) protokolo unibertsalaren  ezarri ondoren Google-en egindako bilaketen edukiak ia berehala  kargatzen dira.

Halaber, EiTB Nahieran-eko zerbitzuak 'mobile' eta Smart TV ereduetara egokitzeko  pentsatuak daude  eta telebista berrienen bidez sartzea ahalbideratzen dute.

Euskal hauteskundeak, web gune berriaren lehen erronka

Irailaren 25ean Euskadin izango diren hauteskundeak  eta atariko hauteskunde  kanpaina izango dira web gune berriaren lehen erronka informatibo handia.

Horrela, Irailaren 25eko hauteskundeen emaitzak, hauteskundeen zuzeneko  kontakizuna, bideoak eta idatzizko edukiak  mugikorretarako egokituko dituzte bati bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak