Teknologia -

Segurtasun akatsa

iPaden erabiltzaileen 100.000 helbide elektroniko, agerian

Erabiltzaileen informazio pertsonala iPad-aren sarean egondako segurtasun akats baten ondorioz geratu da ikusgai. Helbideen artean, famatu eta politikoen helbideak daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AT&' || 'amp;T Inc konpainiak adierazi duenez, iPad-aren erabiltzaileen informazio pertsonala agerian geratu da sarean egondako segurtasun akats baten ondorioz. iPad-a duela bi hilabete hasi zen saltzen eta Gawker webguneak eman du akatsaren berri.

Azteazkenean, pirata informatiko batek helbide elektronikoak zituen mezu elektroniko bat bidali zion Gawker webguneari. Horrela, 100.000 erabiltzaileren helbide elektronikoak agerian geratuziren, tartean hainbat famatu eta politikarien helbideak.

AT&' || 'amp;T konpainia da gaur egun iPad eta iPhonentzat haririk gabeko telefonia operadore bakarra, behin eta berriro kritikak jasotzen jarraitzen duen arren.

"Akatsa asteartean konpondu zen, helbide elektronikoak lortzen zuen aplikazioa amatatuz", adierazi du Mark Siegel AT&' || 'amp;T konpainiaren bozeramaileak.

Duela bi hilabete hasi zen iPad-a saltzen eta dagoeneko bi milioi baino gehiago saldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea